Fraternidad-Muprespa Mutua

Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

DESAGERTZEKO ZORIAN DAUDEN ESPEZIEEN ZERRENDA

"Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2010. urtea Dibertsitate Biologikoaren Nazioarteko Urte aitortu zuen. Horrek biodibertsitatearen garrantziari buruzko kontzientziazioa mundu guztian areagotzeko balio izango du."
   

UICNren Mehatxatutako Espezieen Zerrenda Gorria (batzuetan Liburu Gorria ere deitzen zaio), mundu mailako animalia eta landareen kontserbazio egoeraren inbentario osatuena da; bere helburuak arreta gehien behar duten espezieak identifikatzea eta dokumentatzea (kontserbazioari dagokionez) eta biodibertsitatearen aldaketen egoerari buruzko adierazle orokor bat eskaintzea dira.

Urtero eguneratzen den zerrenda honek planetako ia taxon guztiei aplika dakiekeen irizpide multzoa erabiltzen du, milaka espezie eta azpiespezieren desagertzeko arriskua ebaluatzeko, eta horietako bakoitzari bere desagertzeko arriskua adierazten duen kategoria esleitzen dio. UICNk hedatutako azken bertsioak (3.1) ondorengo kategoriak identifikatzen ditu, arrisku gutxienekotik gehienekora:

  • Kezka txikia (LC)
  • Ia mehatxatutakoa (NT)
  • Kontserbazioa behar duen espeziea (CD)
  • Kaltebera (VU)
  • Arriskuan (EN)
  • Arrisku larrian (CR)
  • Egoera basatian desagertutakoa (EW)
  • Desagertutakoa (EX)

UICNk egindako Zerrenda Gorriaren egungo bertsioak adierazten dituen kategoriak




DESAGERTZEKO ZORIAN DAUDEN ESPEZIEEN ZERRENDA (1.EREMUA)

Jarraian, beren kontserbazio egoeragatik Mehatxatutako Espezieen Zerrenda Gorrian dauden hainbat espezie ikus daitezke. Fraternidad Muprespak arreta berezia eskaini nahi die horiei, beren hurbiltasun geografikoagatik edo beren adierazgarritasunagatik. Horretarako, 2010. urte honetan, ondorengo zerrendako espezieak izango dira gure web orriko protagonistak. Irudiekin batera, beren nomenklatura binominala, arrisku kategoria eta dauden eremu geografikoa adieraziko dira. Azken hori honela banatu dugu:

I. Eremuaren Mapa
  • 1. eremua: Afrika, Europa, Groenlandia eta Ekialde Ertaina
  • 2. eremua: Asia eta Ozeania
  • 3. eremua: Ipar Amerika eta Hego Amerika
1. eremu geografikoko espezieak gure web orrian otsailetik ekainera erakutsitakoak dira.

Arrisku kategoria gezi batekin adierazten da, espeziea katalogatuta dagoen taldearen azpian. Kategoria adierazlea

2010 Dibertsitate Biologikoaren Nazioarteko Urtea

NT Elefante afrikarra (Loxodonta africana)

CR Katamotz iberiarra (Lynx pardinus)

CR Mendiko gorila (Gorilla beringei beringei)

CR Errinozero beltza (Diceros bicornis)

VU Gepardoa (Acinonyx jubatus)

LC Krokodilo nilotarra (Crocodylus niloticus)

EN Hipopotamo nanoa (Choeropsis liberiensis)

EN Txinpantze arrunta (Pan troglodytes)

VU Lehoia (Panthera leo)

CR Itsas txakur mediterraneoa (Monachus monachus)

EW) Dromedarioa (Camelus dromedarius)

EW Seychelleetako dortoka erraldoia (Dipsochelys hololissa)

VU Hartz zuria (Ursus maritimus)

VU Eguzki arrano iberiarra (Aquila adalberti)

LC Basoilarra (Tetrao urogallus)
   
subir