Fraternidad-Muprespa Mutua

Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

ERANTZUKIZUN SOZIAL KORPORATIBOAREKIKO GURE KONPROMISOA

Erantzukizun Sozial Korporatiboa da "enpresek, erakundeek eta instituzio publiko eta pribatuek ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren inguruan hartzen dituzten konpromisoen multzoa; balio erantsi bat ematen diote lege betebeharrak betetzeari, eta, aldi berean, baita garapen iraunkorraren esparruan gizarte eta ekonomia aurrerakuntzari ere".
Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioa

Fraternidad-Mupresparen Erantzukizun Sozial Korporatiboa Lan Istripuen eta Lanbide Gaixotasunen Mutualitate gisa, Gizarte Segurantzarekin lankidetzan jardunez, garatzen dugun jardueraren baitan hartzen ditugun konpromiso, betebehar eta helburu legal zein etikoen multzoa da.

Gure erakundea irabazi asmorik gabea dela kontuan hartuta, guretzat bereziki garrantzitsua da erantzukizun sozial korporatiboari loturiko politikak bultzatzea. Horregatik, gure kudeaketa-prozesuak erantzukizun sozialean integratzeko lehen pausoak eman ditugu, eta, Global Reporting Initiative deiturikoak gizarte, ingurumen eta ekonomia esparruetan proposatzen dituen gomendio, gida eta ildoen arabera, gizartea jakinaren gainean jartzea hartu dugu helburu. Horretarako, interesgarri zaizkigun taldeen, oro har, gizartearen eta garapen iraunkorraren alde eginiko jardueraren laburpen zehatza eta gardena prestatu dugu, eta urteko gure memorian jaso dugu (memoriaren edukirako esteka).

Zein dira interesgarri zaizkigun taldeak?

  • Kide diren enpresak: jarduera-sektore guztietako 309.000 enpresa
  • Babestutako biztanleria: Lanbide kontingentzietan (Lan Istripuak eta Lanbide Gaixotasunak) babestutako ia 1.300.000 langile eta 977.089 ohiko kontingentziengatiko (ohiko gaixotasuna eta lanetik kanpoko istripua) Aldi baterako Ezintasunaren prestazio ekonomikoan; horietatik 814.269 besteren konturako langileak dira, eta 162.820 langile norberaren kontura dihardutenak edo autonomoak.
  • Mutualitatearen hizketakideak: Administrazio publikoak, sindikatu eta enpresa erakundeak eta beste mutualitate batzuk
  • Kolaboratzaileak: 7.000 baino gehiago, gure mutualisten kudeaketan aktiboki parte hartuz
  • Giza taldea: Ia 2.000 langile kualifikatu
Mutualistak

Gure mutualistekin (enpresa zein langile babestuak) hartutako konpromisoa da gure xedearen helburu nagusia:
"Langileak sendatzea eta prestazio ekonomikoak ematea, adeitasunari eutsiz eta dena bizkor eginez, konfidentzialtasunez, eraginkortasunez, berrikuntzaz eta iraunkortasunez".

Gure erronka ereduzko mutualitatea izatea da, gure mutualistei eta haien langileei zerbitzua emateko bokazioa dela-eta. Gure lanaren oinarrian daude gure profesionalen garapen integrala bultzatzea, teknologia berritzaileenak erabiltzea, eta praktika onenak aplikatzea. Horretarako, mutualitateen arteko proiekzioa eta Gizarte Segurantzarekiko lankidetza sustatzen dugu, eta gizarteak eskatzen dituen printzipio etikoak eta balioak zaintzen ditugu.

Hala ere, enpresekiko eta bazkideekiko gure konpromisoaren parte dira bereziki garrantzitsuak diren beste alderdi batzuk ere:

  • Bazkideei kalitatezko arreta ematen diegu, bai mediku zerbitzuei dagokienez bai ordain ekonomikoei dagokienez.
  • Arreta bizkor eta eragonkortasunez ematen dugu, betiere, pazientea erabat sendatzea bermatuz.
  • Tratu berdintasunez jarduten dugu, emandako zerbitzuak gauzatzerakoan inolako diskriminaziorik egingo ez dela ziurtatuz.
  • Zorrozki betetzen dugu indarreko legeria.
  • Laneko ezbehar-kopurua eta intzidentzia indizeak murrizten ditugu.
  • Prebentzio-kultura zabaltzen dugu gure enpresa elkartuetan, eta prebentzio-jarduera hobetzen dugu.

igo

Hornitzaileak

Fraternidad-Muprespan lehia publikora ateratzen ditugu Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legean oinarritutako obrei, hornidurei, aholkularitzari eta zerbitzu laguntzari loturiko kontratazio-prozedura guztiak.
Halaber, Fraternidad-Muprespatik, zerbitzuen prestazioan ahalik eta zehaztasunik handiena eta produktuak Enpresa Jarduerak Koordinatzeko protokoloarekin banatzea eskatzen diegu gure hornitzaileei, haiekin egiten ditugun kontratuak formalizatzean. Protokolo hau ezinbestean bete behar da Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen eta hura garatzen duten arauen arabera.

igo

Fraternidad-Muprespako langileak

Entitateak langileekin duen konpromisoak honako helburu hauek ditu: laneko egonkortasuna, kontratu mugagabeak sustatzea, lanbide sustapena, prestakuntza eta garapena, eta diskriminaziorik gabeko tratua, norberaren merezimenduak, gaitasuna eta esperientzia bultzatuz. Hori guztia, erakundearekiko eta langileekiko portaera etiko bat sustatuz, zuzentasunez eta gardetasunez, errespetuz, eta, erakunde kolaboratzaile gisa, Gizarte Segurantzako erakunde laguntzailea.

Horrez gain, Fraternidad-Muprespako langileek lankidetza bateratuan jarduteko prest egongo dira mutualitate gisa dagokigun jarduera betetzeko. Laneko balio espezifiko gisa, honako hauek nabarmentzen dira:

  • Taldean lan egiten dute, zerbitzu hobea eta kalitate handiagoa bermatze aldera.
  • Fraternidad-Muprespako langileek errespetuzko tratua jasotzen dute, inolako bereizketarik egin gabe kategoriari, ezagutza mailari, antzinatasunari, jatorriari, sexuari, adinari eta abarri dagokienez.
  • Langile bakoitzak bere ezagutza guztiak ekartzen ditu, Fraternidad-Mupresparen kudeaketa are eraginkorragoa izan dadin.
  • Langileek espontaneoki laguntzen dute; hala, beste lankide batzuen eginkizunak betetzen dituzte, haiek konpondu ezinean ibiliz gero.

Fraternidad-Muprespan argi daukagu langileak ongi prestatuta egoteak eta gogobeteta jarduteak eragina duela interesgarri zaizkigun talde guztientzako kalitatezko zerbitzu bat eskaintzerakoan.

subir