Fraternidad-Muprespa Mutua

Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

ESTATUTU BERRIAREKIN, AUTONOMO GISA, ZER IZAN BEHAR DUT KONTUAN?



LANGILE AUTONOMOEN ESTATUTU BERRIAREKIN LORTUTAKO ESKUBIDEEN LABURPENA

LANGILE AUTONOMOEN ESTATUTU BERRIAREKIN LORTUTAKO ESKUBIDEEN LABURPENA Lehen Orain
Ohiko etxebizitzaren bahigarritasunaBAIEZ
Ordainketak eteteko lehenespeneko eskubideaEZBAI
Lan istripua in itinereEZBAI
Elkarrekin bizi diren seme-alabak kontratatzeaEZBAI
Gertakizun arruntengatiko aldi baterako ezintasunaren nahitezkotasunaEZBAI
Jarduera bertan behera uzteko eskubideaEZBAI
Langile autonomo berrientzako hobariak (30 urte baino gehiagoko gizonezkoak, 35 urte baino gehiagoko emakumezkoak)% 25% 30
Jarduera toxikoetan, arriskutsuetan edota neketsuetan, erretiro aurreratua (jarduerak zehaztu gabe daude)EZBAI
EMLA aitortzen da *EZBAI
Gertakizun arruntengatiko aldi baterako EMLAren nahitaezkotasuna ** eta LI eta LG***EZBAI
* Ekonomikoki Mendekoa den Langile Autonomoa
** Gertakizun arruntengatiko aldi baterako ezintasunaren estaldura
*** Lan istripuaren eta laneko gaixotasunaren estaldura

Langile autonomoen estalduraren taula (Sakatu hemen agiria jaisteko).


AUTONOMO GUZTIEN ESKUBIDEA

  • Berdintasunerako eta baztertuak ez izateko eskubidea.
  • Lana eta familia uztartzeko eskubidea.
  • 16 urte baino gutxiagokoak babestu.
  • Lanean osasunerako eta segurtasunerako eskubidea.
  • Ordainsariak kobratzeko berme ekonomikoak, batez ere, kontratistentzako eta azpikontratistentzako lanean ari direnean.
  • Zerga zorra eta Gizarte Segurantza ordaintzerakoan, ohiko etxebizitza babestea.
  • Familia negozioko langile gisa 30 urte baino gutxiagoko seme-alabak kontratatzeko aukera.



EKONOMIKOKI MENDEKOAK DIREN LANGILE AUTONOMOEN ESKUBIDEAK (EMLA).

Ekonomikoki Mendekoak diren Langile Autonomoak jarduera ekonomikoa edota profesionala enpresa edota bezero batentzat gauzatzen dutenak dira. Hala, bezero edota enpresa horien eskutik jasotzen dute, gutxienez, diru sarreren % 75.
  • Gutxienez, urtean 18 laneguneko oporrak.
  • Bidaliz gero, kalte ordainak.
  • Lan jurisdikzioaren aurrean, eskubideen defentsa.
  • Lan intereseko akordioen bidez, lan baldintzak batera negoziatzea.



GIZARTEKO GIZA TALDE AKTIBO GISA DITUZTEN ESKUBIDEAK

  • Autonomoen elkarteak sortzeko eta nahi duten sindikatuko kide egiteko eskubidea.
  • Elkarteen eta sindikatuen eskubidea, autonomoen interes ekonomikoak eta sozialak defendatzeko eta sustatzeko.
  • Eragiten dien politika publikoak definitzerakoan parte hartzeko, autonomoei zuzendutako programa publikoak kudeatzeko eta Lan Autonomoaren Kontseiluko kide izateko eskubidea.



GIZARTE BABES GEHIAGO ETA HOBEA

  • Gaixotasunagatiko bajan, autonomo guztien babesa zabaltzea.
  • Ekonomikoki mendekoak diren autonomoak eta lan ezbeharrak izateko arrisku handiagoa duten sektoreetako langileak babestuta egongo dira lan istripuren bat izaten badute. Etxetik lantokira joaterakoan jazotako istripua ere barne hartzen da, baita laneko gaixotasuna ere.
  • Jarduera bertan behera uzteagatik, prestazio bat ezarriko da. Hala, autonomoa, berak hala nahi ez duenean langabezian dagoenean ere, babestuta egongo da.
  • Erretiro aurreratua, lan bereziki arriskutsuak egiten dituzten autonomoentzat, adin jakin batekoentzat eta, jarduera bertan behera uzteagatik prestazioa jaso ostean, lanik aurkitzen ez dutenentzat eta lan autonomoren bat gauzatzen duten ezinduentzat.
  • Aitatasun baimena langile autonomoentzat, eta hobekuntzak amatasuna babesterakoan eta haurdunaldian arriskuren bat dagoenean edota langile autonomoak haurrari bularra ematen ari direnean.



MURRIZKETAK ETA HOBARIAK KOTIZAZIO OINARRIETAN EDOTA GIZARTE SEGURANTZAKO KUOTETAN, LANGILE AUTONOMOEN GIZA TALDE JAKIN BATZUENTZAT

  • Aldi berean, kotizatzeko gehienezko oinarria gaindituta, Gizarte Segurantzako hainbat erregimenetan kotizatzen duten langileentzat, kotizazio oinarrietan, egokitzapenak egingo dira.
  • Ezintasunen bat duten pertsonak.
  • Salmenta ibiltarian edota etxez etxeko salmentan aritzen diren langile autonomoak.
  • Beste giza talde batzuk; esaterako, artisauak.



ENPLEGU AUTONOMOA SUSTATZEKO POLITIKA

  • Euren jarduerari autonomo gisa ekiten dioten 30 urte baino gutxiagoko gazteentzat eta 35 urte arteko emakumeentzat, murrizketak eta hobariak Gizarte Segurantzako kuotetan: % 30, 30 hilabetez.
  • Kultura ekintzailea sustatzea.
  • Inbertsio proiektuak finantzatzeko laguntza.
  • Teknologiaren eta antolaketaren berrikuntzarako prozesuak laguntzea.
  • Lan trebakuntza izatea.
  • Langile autonomoen egoera hobetzeko, zerga politika egokitzea.



INFORMAZIO GEHIAGO

Informazio gehiagorako, sartu Langile Autonomoen Elkarteen Federazio Nazionalaren (ATA) web orrian.
subir