Fraternidad-Muprespa Mutua

Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

INGURUMEN POLITIKA

Fraternidad Muprespak zehaztutako ingurumen politika UNE-EN-ISO 14001:2004 Arauan eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko azaroaren 25eko 1221/2009 (EE) Erregelamenduan oinarrituta dago.
Fraternidad Muprespak, ingurumenaren babesarekiko konpromisoan, hurrengo jarduketa printzipioak agindu eta bermatu ditu:

  • Ingurumenarekin begirune osoz lan egitea, bete beharreko legezko ingurumen-baldintzak beti betetzea eta erakundeak ingurumenarekin zerikusia dutela uste duten bestelako baldintzak betetzeaz arduratzea.
  • Gure bulego eta laguntza zentroetan eta gure jarduera garatzen dugun lekuetan burutzen den jardueraren eraginez sortutako ingurumen-ondorioak minimizatzea.
  • Langile guztiek aktiboki parte hartzeko aukera izan behar dute, gure langileek proposatutako hobekuntza iradokizunak bildu behar ditu, eta etengabeko hobekuntza eta kutsaduraren prebentzioa bultzatu behar ditu.
  • Ingurumen Kudeaketaren gaineko Politika dokumentatu, hobetu eta eguneratuta mantendu, eta langile guztiei edo erakundearen izenean lan egiten duten pertsona guztiei jakinarazi.
  • Langile guztiak sentsibilizatu eta kontzientziatzea, haien ingurumen trebakuntza eta langileek ingurumen kudeaketan parte hartzea sustatuz.
  • Enpresaren kudeaketa orokorrean integratuta egotea.
  • Ingurumena kudeatzeko politika bezero guztien eta, oro har, jendearen eskura jartzea, dagoeneko jarraitzen duen gardentasunaren eta elkarrizketaren enpresa konpromisoari jarraituz.

Fraternidad Mupresparen Zuzendaritzak ingurumena hobetzea sustatuko du, eta Ingurumen Politikaren ezarpen arrakastatsua ziurtatzeko behar diren baliabideak jarriko ditu.

subir