Fraternidad-Muprespa Mutua

Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

JARDUERA AMAITZEAGATIKO BABESA

CONTINGUTS

ARAUDIA

Aldaketak:

  • 10/2011 Legea – Bigarren xedapen gehigarria. [ Irakurri ]
  • 35/2014 Legea – Bigarren azken xedapena.
  • 25/2015 Legea, uztailaren 28koa – Seigarren azken xedapena.
  • 31/2015 Legea, irailaren 9koa – 1.-8.
  • 8/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Gizarte Segurantzako Legearen testu bategina onartzen duena. (327–346 artikuluak)
igo

BABESAREN XEDEA

Langile Autonomoek Jarduera Amaitzeagatik jasotzen duten babesaren (aurrerantzean CATA babesa) xedea langile autonomoa babestea da, bere borondatearen aurka, lan-jarduera aldi baterako edo behin betiko guztiz amaitzen duenean.

Babes hori aurrera pauso bat da soldatapeko langileei ematen zaien babes-mailarekiko ekitatea lortzeko proiektuan.

subir

BABESTUTAKO PERTSONAK

Norbere Konturako edo Langile Autonomoen Erregimen Berezian sartuta dauden langileak, Nekazaritzako Norbere Konturako Langileak, Ekonomikoki Menpekoak diren Langile autonomoak, eta Itsasoko Langileen Erregimen Berezian sartuta dauden Norbere Konturako langileak edo antzeko Armadoreak, baldin eta borondatez kontingentzia horretarako kotizatzea erabaki badute.

subir

BABES-EKINTZA

Jarduera amaitzeagatik jasotzen duten babes-sistemak prestazio hauek eskaintzen ditu:

  • Prestazio ekonomikoa, jarduera erabat, aldi baterako edo behin betiko amaitzeagatik.

    Zenbatekoa: Jarduera amaitu aurreko berehalako 12 hilabete jarraituetan kotizatutako batez besteko oinarri arautzailearen % 70 izango da prestazioaren zenbatekoa. Autonomoak bere kargura dituen seme-alaba kopuruaren arabera, CATA prestazioaren gutxieneko zenbatekoak (Eragin Anitzeko Errenta Adierazle Publikoaren Garapenaren -IPREM- % 80|107) eta gehiengoak (IPREMaren % 175|200|225) ezarriko dira.

    Itsasoko Langileen Erregimen Berezian, Oinarri arautzailea kalkulatzeko, kontingentzia horregatik ordaindutako kotizazio-oinarri osoa erabiliko da, kotizazioko koefiziente zuzentzaileak aplikatu gabe. Halaber, erakunde eskudunak onetsitako derrigorrezko debekualdiak ez dira aintzat hartuko Jarduera Utzi izanaren legezko egoera aurreko jarraikako 12 hilabeteko epea zenbatzean, baldin eta debekualdi horietan jarduera uzteagatiko prestazioa jaso ez bada.

    Iraupena:CATA prestazioak eskatzailearen adinaren eta jarduera legez amaitu baino 48 hilabete lehenago egindako kotizazio-aldien arabera iraungo du (jarduera amaitu aurreko berehalako 12 hilabete jarraitu izan behar dira gutxienez), hurrengo eskalari jarraiki:

Durada de la prestació

Kotizazio-aldia (CATAri kotizatutako hilabeteak)

12-17 hil.

18-23 hil.

24-29 hil.

30-35 hil.

36-42 hil.

43-47 hil.

47 hil. baino gehiago

(60 urte baino gutxiagoko eskatzailea)

2 hilabete

3 hilabete

4 hilabete

5 hilabete

6 hilabete

8 hilabete

12 hilabete

(60 urte baino gehiagoko eskatzailea)

2 hilabete

4 hilabete

6 hilabete

8 hilabete

10 hilabete

12 hilabete

Jarduera Uzteagatiko prestazioa izateko eskubidea dutenek, gutxienez sei hilabeteko prestazioa jasotzeke dutela egiaztatzen badute, prestazioaren zenbatekoa ordainketa bakar batean jaso ahal izango dute, baldin eta autonomo gisa laneko jarduera bat burutuko dutela frogatzen badute edota zenbatekoaren %100a merkataritza-erakunde bateko (berria edo gehienez ere ekarpena egin aurreko 12 hilabeteko epean eratu dena) kapital sozialera ekarpena egitera bideratzen badute. Azken kasu horretan, ezinbestekoa izango da erakundearen kontrola izatea eta bertan laneko jarduera bat egitea, norbere konturako langile bezala.

  • Gizarte Segurantzako kotizazioa, kontingentzia arruntengatik, dagokion erregimenari ordaintzea.
  • Autonomo onuradunen prestakuntza, lanbide-orientazio eta jarduera ekintzailearen sustapenerako neurriak.

Lehenengo bi prestazioak organo kudeatzaileek egingo dituzte, eta hirugarrena, berriz, Estatuko Enplegurako Zerbitzu Publikoak (SPEE) edo Itsasoko Gizarte Institutuak (ISM).

Mutualitateak eskubide hori onartzen badu, dagokion prestazio ekonomikoaz gozatuko da, jarduera amaitzeko arrazoia gertatu eta hurrengo hilabeteko lehenengo egunetik aurrera.

subir

BETEKIZUNAK

CATA babesa lortzeko, autonomoek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Norbere kontura edo soldatapean lan egiten ez aritzea.
  • Jarduera amaitu aurreko berehalako unean:
    • Kide izatea eta altan egotea.
    • Dagokion Erregimen Berezian laneko kontingentziak estalita izatea.
  • Jarduera amaitzeagatik Erregimen Berezian baja eskatuta izatea.
  • Gutxienez, 18 hilabete igarotzea CATA babesaren azken aitorpenetik.
  • Jarduera legez amaitu aurreko berehalako 12 hilabete jarraitutan gutxienez kotizatu izatea, jarduera amaitzeagatiko estalduragatik.
  • Gizarte Segurantzako prestaziorik edo pentsiorik jasotzen ez egotea, CATA babesa eskatzeagatiko lanarekin horiek baliokideak badira salbu.
  • Erretirorako kontribuzio-pentsiorako eskubidea izateko adin arrunta ez izatea, langileak gutxieneko kotizazio-aldia egiaztatu ez badu izan ezik.
  • Gizarte Segurantzako kuoten ordainketan egunean egotea. Hala ere, Jarduera Uzten den egunean baldintza hori betetzen ez bada, 30 egun naturaleko epe luzaezina emango zaio Langile autonomoari ordaintzeke dituen kuotak ordain ditzan. Zor dituen kuotak ordaindu dituenean, eskubidea izango du prestazioa jasotzeko.
  • Establezimendu publikoa denean, hura itxi beharko da sorospena jasotzen den bitartean, edota beste norbaiti laga. Hala ere, establezimendua dagoen higiezinaren titular den autonomoak higiezina erabili ahal izango du, bere eskubideen arabera, baldin eta horrek langile autonomoak etendako jarduera ekonomikoan jarraitzea ez badakar.
  • Baldin eta norbere kontura lan egiten duen langileak edo autonomoak langile bat edo gehiago balu bere kargura, bere soldatapekoen bermeak, betebeharrak eta prozedurak lan-araudiaren arabera bete izan beharko ditu.
  • Jarduera legez amaitzea eta libre dagoela egiaztatzea lan-merkatura berriz ere sartzeko, prestakuntzarako, lanbide-orientaziorako eta jarduera ekintzailea sustatzeko jarduerak eginez Enplegu Publikoaren Zerbitzuaren bidez, edo hala badagokio, Itsasoko Gizarte Institutuaren bidez.
subir

JARDUERA AMAITZEKO LEGEZKO EGOERAK

Jarduera legez amaitu izanaren egoeran egongo dira, euren borondatearen aurka, arrazoi hauengatik jarduera guztiz amaitu duten autonomoak:

ARRAZOI OROKORRAK

  • Jarduerarekin jarraitzea galarazten zioten arrazoi ekonomikoak, teknikoak, ekoizpenekoak edo antolakuntzakoak:
    • Galera ekonomikoak: Urte osoko jardueratik eratorritako galerak, epe horretan berean lortutako etekinen ehuneko 10etik gorakoak, jardueraren lehen urtea kenduta.
    • Betearazpenak eta konkurtsoak: Betearazpen judizialak edo administratiboak, organo betearazleek aintzatetsitako zorrak kobratzeko, aurreko ekitaldiko diru-sarreren ehuneko 30a badira gutxienez. Jarduerarekin jarraitzea eragozten duen konkurtsoaren deklarazio judiziala, Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legeak ezarritakoari jarraiki.
    • Lizentzia galtzea: Lizentzia administratiboa galtzea, baldin eta hura jarduera ekonomikoa edo laneko jarduera burutzeko ezinbestekoa bada eta arau-hauste penalen bat egiteagatik kendu ez bada.
  • Ezinbestean jarduera utzaraztea, aldi baterako edo behin betiko.
  • Administrazio baimena behin betiko galtzea, baldin eta baimena beharrezkoa bada jarduera aurrera eramateko.
  • Genero indarkeriagatik jarduera amaitzea, aldi baterako edo behin betiko.
  • Dibortzioa eta ezkontideen banatze-hitzarmena, baldin eta ezkontide dibortziatu eta bananduak familia-laguntzako funtzioak betetzen baditu bere ezkontidearen edo banandu den pertsonaren negozioan.
  • Familia-laguntzako funtzioak betetzen zituen negozioaren ezkontide titularraren heriotza, ezgaitasuna edo erretiroa.

LANGILE AUTONOMOA EKONOMIKOKI MENDEKOA IZATEAREN KASU ESPEZIFIKOAK

  • Kontratu, obra edo zerbitzuaren iraupena amaitzea.
  • Bezeroak kontratua modu larrian ez betetzea.
  • Bezeroaren kontratu-harremana desegitea justifikazioarekin.
  • Bezeroaren kontratu-harremana desegitea justifikaziorik gabe.
  • Bezeroaren heriotza, ezgaitasuna edo erretiroa.
  • Jarduera uztearen legezko egoera, atal honetan aipatzen dena, ekonomikoki menpekoak ez diren langile autonomoei ere aplikatzen zaie, baldin eta beren jarduerak jarraian aipatzen diren arauetan ezarritakoa betetzen badu: uztailaren 11ko 20/2007 Legearen 11 artikulua, Langile Autonomoaren Estatutua onesten duena; eta otsailaren 23ko 197/2009 Errege Dekretuaren 2 artikulua, Langile Autonomoaren Estatutua garatzen duena ekonomikoki menpekoak diren langile autonomoei dagokienez.

ELKARLANEKO KOOPERATIBAKO LANGILE KIDEA

  • Sozietateko kontseilari edo administrari izanik edo sozietateari zerbitzua ematen diotelarik kargua uztera behartuta dauden pertsonak, sozietateak urte osoko irabazien ehuneko 10etik gorako galerak izan baditu, jardueraren lehen urtea kontuan hartu gabe; edota beren ondare garbia murriztu badute, kapital sozialaren bi heren baino gutxiagokoa izanik.

OHARRA

* Inolaz ere ez da jarduera legez amaituko kasu hauetan:

Ekonomikoki mendekoak diren langile autonomoak, bezeroarekin harremana amaitu eta jarduera amaitzeagatiko prestazioa jasotzean, bezero berarekin urte beteko epean (prestazioa jasotzeari amaitu zen momentutik kontatzen hasita) kontratua egiten duenean.

Elkarlaneko kooperatibetako langile kidea –edo hautagaia-, lan-prestazioa behin betiko amaitu ostean, eta beraz, baita kooperatibako jarduera ere, eta CATA babesa jaso duena, sozietate kooperatibo berdinean sartzen denean urtebeteko epean, prestazioa iraungi zen momentutik kontatzen hasita.

Beste batzuekin batera lan-jarduera egiten zuen langile autonomoak, jarduera amaitu eta CATA babesa jaso ostean, entitate berean lan-jarduerari berriz ekiten dionean urte beteko epean, prestazioa iraungi zen momentutik kontatzen hasita.

subir

AUKERA ESKUBIDEA

Norbere konturako lana edo soldatapekoa egiteagatik CATA babesa jasotzeko eskubidea iraungitzen denean, langile autonomoak bi aukera izango ditu: bata, babesa jasotzeko beste eskubide bat aitortzen zaionean hasierako eskubidea berreskuratzea, gelditzen zitzaion eperako eta zegozkion oinarri eta tasekin, edo bestea, egindako kotizazio berriak direla-eta sortutako babeserako eskubidea aitorraraztea.

Eskaera egiterako unean, autonomoak aitortu nahi duen eskubidea espresuki eta idatziz aukeratu ahal izango du. Autonomoak eskaeran eskubideetako bat espresuki aukeratzen ez badu, ulertuko da sortutako azken eskubidea eskatzen ari dela.

Ezingo da ezeztatu, ezta epea iragan delako ere, espresuki egindako aukera, eta aukeratutako CATA babesaren kotizazioak ezingo dira gerora kontuan hartu beste eskubide bat aitortzeko.

subir

ETETEA

CATA babeserako eskubidea eten egingo da kasu hauetan:

  • Zehaztutako arau-hauste arin edo larriagatik ezartzen zaion zigorragatik dagokion aldian.
  • Askatasuna kentzea eragiten dion kondena betetzen duen aldian.
  • Norbere kontura eta soldatapean 12 hilabete baino gutxiagoz lan egiten duen aldian.
  • Atzerrira bizitzera joatean, 12 hilabete baino gutxiagorako, lana bilatu edo lan egiteko, lana perfekzionatzeko edo nazioarteko lankidetzan aritzeko. Era berean, CATA babesa izateko eskubidea eten egingo da aldi baterako atzerrira joatean (gehienez urtean behin) 30 egun natural baino gutxiagorako eta baldin eta Mutualitateari aurrez jakinarazi eta honek baimena eman badio.

Aipatu betekizunak betetzen ez badira babesa jasotzeko eskubidea etengo da.

Eskubidea etetean CATA prestazioa eta kotizazioa etengo da, hileko osoetan, jasotzeko aldian eraginik izan gabe, zigorraren kasuan izan ezik; azken kasuan, jasotzeko aldia zigorrean ezartzen den horretara murriztuko da.

subir

IRAUNGITZEA

CATA prestazio eta kotizaziorako eskubidea iraungi egingo da:

  • Prestazio-iraupenaren epea amaitzen denean.
  • LISOS legean ezarritako baldintzetan zigorrak ezartzen direnean.
  • Norbere konturako edo soldatapean lan bat egiten denean 12 hilabete edo gehiagoz, baldin eta lan horrek CATA babeserako beste eskubide bat sortzen badu autonomo gisa.
  • Erretirorako adin arrunta betetzen denean, kontribuzio-erretiroaren pentsioa lortzeko baldintzak betetzen ez badira izan ezik.
  • Erretiro edo aldi baterako ezgaitasun pentsioa aitortzen denean, 12. artikuluko bigarren atalean ezarritakoari kalterik egin gabe.
  • Atzerrira bizitzera joatean, Europar Batasuneko arauei jarraiki prestazioak eten edo esportazioa aplikatu behar denean izan ezik.
  • Eskubideari borondatez uko egiten denean.
  • Autonomoaren heriotzagatik.
subir

BATERAEZINTASUNAK

CATA prestazioa jasotzea ez da bateragarria soldatapean edo norbere kontura lan egitearekin; lan egiteko ez da derrigorrezkoa Erregimen Bereziren batean egotea.

Era berean, bateraezina da, batetik, izaera ekonomikoko pentsio edo prestazioak jasotzearekin, CATA babesa lortu zen lanarekin bateragarriak balira izan ezik, eta bestetik, hainbat kolektibotarako sektore-araudiak ezartzen dituen jarduera amaitzeko sustapen-neurriekin, edo Estatuak etorkizunean arautu ditzakeen horiekin.

Itsasoko Langileen Erregimen Berezian dauden autonomoei dagokienez, jarduera amaitzeagatiko prestazioa ez da bateragarria izango ontziteria geldiarazteagatiko laguntzak jasotzearekin.

Arestian aipatutako bateraezintasunez gainera, kasu hauekin ere ez da bateragarria izango CATA prestazioa:

  • Kontribuzio-mailako langabezia-prestazioekin, subsidioekin, nekazaritza-errentarekin eta laneratzearen errenta aktiboarekin.
  • Ordaintzen diren ikerketa- edo lankidetza-jarduerekin.
  • Kargu publikoetarako, sindikatu karguetarako edo Administrazio Kargu Altuetarako hautatu edo izendatzean egiten den ordaindutako lanarekin.
  • Jarduera amaitzeagatik jasotzeari utzi zaion errentaren ordez, izaera publikoko diru-laguntzak jasotzeko eskubidea dakarren beste edozein egoerarekin.
subir

BATERAGARRITASUNAK

Jarduera amaitzeagatiko babesa bateragarria izango da kasu hauekin:

  • Gizarte Segurantzak emandako izaera ekonomikoko pentsio edo prestazioekin, CATA babesa sortu zuen lan autonomoarekin bateragarri badira, eta kargupean duen seme-alabagatik Gizarte Segurantzak emandako prestazioekin.
  • Lanbide heziketako ikastaroak egiteko beka edo laguntzekin.
  • Bezeroaren pean dagoen langile autonomoak jasotzen duen kalte-ordainarekin.
  • Norbere kontura eta merkataritza-helbururik gabe familiarteko baratzetan auto-kontsumorako egindako nekazaritza-lanekin, baita nekazaritza lurrak nekazaritza- eta ingurumen-baldintza onetan egoteko Europar Batasuneko araudian ezartzen diren mantenu-lanekin [araudia garatzeko dago].
subir

JURISDIKZIO ESKUDUNA

Ordena sozialeko jurisdikzio-organoek izango dute eskumena ezagutzeko jarduera amaitzeagatiko prestazioak aitortzeari, eteteari edo iraungitzeari buruz organo kudeatzaileak hartzen dituen erabakiak. Demanda ezartzeko beharrezkoa izango da interesdunek aurrez erreklamazio bat jartzea organo kudeatzailearen aurrean.

subir

NORK KUDEATZEN DU PRESTAZIOA?

Langile autonomoak laneko kontingentziak estaltzeko hitzartuta duen Gizarte Segurantzarekin lan egiten duen Mutualitatea prestazio berri hau.

Baldin eta langile autonomoari laneko kontingentziak GSINak edo Itsasoko Institutu Sozialak estaltzen badizkio, CATA babesa Estatuko Enplegurako Zerbitzu Publikoak kudeatuko dio.

subir

NOIZ AUKERATU BEHAR DA KONTINGENTZIA HAU ESTALTZEA?

Langile autonomoek laneko kontingentziak estaltzeko eta jarduera amaitzeagatiko babesa izateko aukera izango dute urte bakoitzaren irailaren 30era arte, eta eskaerak eragina izango du hurrengo urteko urtarrilaren 1etik aurrera.

subir

ZENBAT BALIO DU KONTINGENTZIA HAU ESTALTZEAK?

2014n, jarduera amaitzeagatiko babesari zegokion kotizazio-tasa % 2,20koa izan zen (autonomoaren kotizazio-oinarriari aplikagarria). Jarduera amaitzeagatik babes-sisteman barne hartzen diren langile autonomoei portzentajezko 0,5 puntu murriztuko zaie kontingentzia arruntengatiko aldi baterako ezgaitasunaren kotizazioan.

Dena dela, jarduera amaitzeagatiko babesari dagokion kotizazio-tasa urtero ezarriko da Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean

subir