Fraternidad-Muprespa Mutua

Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

KALITATE POLITIKA

Fraternidad-Muprespak definitutako kalitate politika, UNE-EN-ISO 9001:2008 arauan oinarritzen dena, bere helburu nagusia lortze aldera zuzenduta dago, hain zuzen, Fraternidad-Muprespako Kudeaketa Sistemetako bezeroen itxaropenak eta beharrak betetzera.

Horretarako Kalitatea Kudeatzeko Sistemek oinarrizkoak diren ondoko ekintzak burutu behar dituzte:

  1. Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileen sektorean indarrean dauden legedia eta araudia errespetatzea.
  2. Eskatzen diren zerbitzuak emateko giza baliabide eta material nahikoak, arrazoizkoak, ekonomikoak, ziurrak eta egokiak izatea.
  3. Helburuak eta helmugak ezarriz bikaintasuna sustatzea, ahal den neurrian, helburu kuantitatiboak, beti ere hobetu beharreko alderdien gainean, Kalitatea Kudeatzeko Sistema sistematikoki eta aldizka ebaluatuz hautemandako alderdiak izanik.
  4. Seinalatutako helburuak sustatu eta lortzea.
  5. Prozedurak sendotzea, kalitatea garatzeko eta hobetzeko asmoz. Zerbitzua eraginkortasunez kudeatu eta kontrolatzea.
  6. Kalitatea Kudeatzeko Sistemaren eraginkortasuna etengabe hobetzeko eta baldintzak betetzeko konpromisoa beti mantentzea.
  7. Langileak kontzientziatu, trebatu eta motibatu egin behar dira, Kalitatearen Kudeaketa Sistema ezartzeak eta garatzeak duen garrantzia uler dezaten eta bezeroek dituzten itxaropenak eta beharrak betetzeko inplika daitezen. Hala, balorazio ona egingo dute bezeroek.
  8. Gure mutuaren langile guztiek eta gure bezeroek Kalitatea Kudeatzeko Sisteman aktiboki parte hartzea, etengabeko hobekuntza sustatzeko xedez iradokizunak eta hobetzeko proposamenak kontuan hartuz. Konpromiso horrek gure ahaleginak bideratzen ditu Kalitatea Kudeatzeko Sistemaren eraginkortasuna hobetze aldera.

Kalitate politika hau gaur egun martxan dago Fraternidad-Mupresparen Kalitatea Kudeatzeko Sistemen maila guztietan, eta Fraternidad-Mupresparen Zuzendaritzaren erabateko konpromisoa du. Hark ezartzen, berrikusten, garatzen eta aplikatzen ditu, UNE-EN-ISO 9001:2008 arauaren baldintzetan oinarritutako Fraternidad-Mupresparen Kudeaketa Sistema Orokorraren bidez.

Ezarritako kalitate politikak berekin dakar Fraternidad-Mupresparen Zuzendaritzak eta Kalitatea Kudeatzeko Sistemen arduradunek horretarako diseinatutako sisteman bildu eta eguneratutako dokumentazioa Kalitatea Kudeatzeko Sistemetako langile guztiei helaraztea.

subir