Fraternidad-Muprespa Mutua

Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

KORPORAZIOAREN PLAN ESTRATEGIKOA 2015-2017

Korporazioaren Lehen Plan Estrategikoa 2011-2014 ezartzean, aldaketa bat jasan zuen Fraternidad-Muprespak Erakunde gisa. Lan egiteko modua berrikusi da ia Mutualitateko kudeaketa-esparru guztietan eta, unitate desberdinak ordenatu eta lerrokatu ziren enpresaren helburuak oinarri.

Mutualitateak Plan Estrategiko horretan ezarri ziren helburuen %90a lortu du eta horri esker enpresaren posizioa finkatu du bolumenaren arabera eta bere kudeaketaren ratioak sektoreko batez besteko mailara gerturatu ditu.

2015an, Fraternidad-Muprespak 2015-2017 eperako Korporazioaren Bigarren Plan Estrategikoa sustatu zuen. Helburua azken urteetako lorpenak finkatzea da eta, bereziki, mutualisten eta orokorrean interes taldeen beharretatik eta nahietatik gertu egoteko jauzi kualitatibo berri bat ematea.

zerbitzuak

Bigarren Plan Estrategiko hau Mutualitatearen barruan izan dugun hausnarketa-prozesu baten ondorioz sortu da. 1200 pertsonek parte hartu dute plana gauzatzeko, Erakundeko langileen %60k, Fraternidad-Muprespako profesionalek. Lan-taldeen, elkarrizketen, bileren eta inkesten bidez parte hartzeko aukera izan dute. Gehien baloratu den aspektua "Interesdun taldeei zerbitzu oso on bat ematea" izan da. Horrek agerian utzi du Fraternidad-Muprespako profesionalak Mutualitatearen zereginarekin eta ikuspegiarekin bat datozela.

Parte-hartze honetan hurrengo hiru urteetan Mutualitatearen norabidea markatuko duten helburuak lehenetsi dira. Gaur egun, Mutualitatea erabakitasunez ari da lau ildo estrategikoetan lanean:

  • Kalitatea eta poztasuna.
  • Konfiantza sortzea.
  • Eraginkortasuna eta errentagarritasuna.
  • Lantaldea.

Hiru urte hauetarako Fraternidad-Mupresparen erronka Mutualitate desberdin bat izatea lortzea da, gure mutualisten arazoetatik gertu dagoena eta horiek konpontzeko arintasuna duena.

subir