Fraternidad-Muprespa Mutua

Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

MISIOA, IKUSPEGIA ETA BALIOAK

MISIOA



Gure enpresa-kideetako langileen osasuna zaintzea, eta diru-laguntzak arreta eta berme handienekin ematea.

IKUSPEGIA



Gure Mutualitateko langileei, enpresariei eta autonomoei zerbitzu hurbila, arina eta profesionala eskaintzea.

BALIOAK

Fraternidad-Muprespak jarrera eredugarri baten bidez lortu nahi du arrakasta, bai barnean, bai interes-taldeekin bai, oro har, gizartearekin. Badaki Gizarte Segurantzaren Erakunde Laguntzaile gisa duen papera zein den, eta irabazi-asmorik gabeko izaera du. Nazio Batuen printzipioekin, zuzendaritza eta antolakuntzako praktika onenekin eta jarduteko modu zorrotzarekin duen konpromiso egonkorrak, ezin hobeto, zintzotasunez eta modu eredugarrian funtzionatzen duela bermatzen du. Honako hauek dira bere jarduera gidatzen duten balioak.
Honako hauek dira bere jarduera gidatzen duten balioak.

  • BAZKIDE-MUTUALISTENTZAKO ZERBITZUA

    Mutualistentzako zerbitzuari dagokionez, alderdi hauek nabarmendu behar dira:

    • Babestutako langileei arin eta bizitasunez ematen zaie arreta, gaixoa sendatzeko bide onena bilatuz.
    • Tratu bera ematen diegu bazkide guztiei.
    • Ebazteko gaitasuna.
    • Gardentasuna erabakiak hartzera bultzatzen gaituzten arrazoien inguruan.
  • LANGILEEN KONPROMISOA

    Edozein jardueratan, langile guztiek lagunduko dute. Zentzu horretan, balio zehatz bezala nabarmendu behar dira honako hauek:
    • Langileen artean gardentasuna eta komunikazioa dira nabari, erakundearen helburuak lortze aldera.
    • Taldean lan egiten dute, zerbitzu hobea eta kalitate handiagoa bermatze aldera.
    • Langile bakoitzak bere jakintza besteen eskura jartzen du, kudeaketa eraginkorragoa lortze aldera.
    • Fraternidad-Muprespako langile guztiak errespetuaz eta parekotasunez tratatzen dira.
  • PUBLIKO IZATEAREN ZENTZUA

    Fraternidad-Mupresparen oinarrizko balioa izan behar da bere kudeaketa publikoa izatea, izan ere, langile afiliatuek zerbitzua jasotzeko eskubidea dute. Zentzu horretan, guztiz garrantzitsua da:
    • Gizarte Segurantzak ezarritako arauak eta politikak arintasunez aplikatzea.
    • Kudeaketan gardentasuna egotea.
    • Mutualitateak kudeatzen dituen ondasun eta diru-sarrera publikoak babestea eta defendatzea.
  • ERAGINKORTASUNA, KALITATEA ETA BERRIKUNTZA

    Fraternidad-Mupresparen kudeaketa eraginkorra, kalitatezkoa eta berritzailea izan behar da. Zehazki, ezinbestekoak dira honako hauek:
    • Zerbitzuak emateko eta helburu korporatiboak lortzeko dituen baliabideak aprobetxatzea eta optimizatzea.
    • Prestazioak Gizarte Segurantzaren irizpideei jarraiki bermatzea, zentzuzko epe baten barruan eta horietara egokitutako neurriko kostu aproposekin.
    • Berrikuntza, hobekuntza, sormena eta aurrerapen teknologikoen erabilera sustatzea, kudeaketan eta kalitatean aurrera egite aldera.
    • Kideei emandako arretari dagokionez, kalitate gorenaren aldeko apustua egitea.
    • Langileen eta erakundearen beraren ezagutza berriak sustatzea (ezagutzaren kudeaketa).
  • ETIKA ETA GIZARTE ERANTZUKIZUN KORPORATIBOA

    Fraternidad-Muprespak jokabide etikoa izan eta sustatuko du, bai erakundeak berak, bai langileek. Zentzu horretan, guztiz garrantzitsua da:
    • Langileek eta instituzioak zintzo jokatzea interes-talde guztiekin.
    • Enpresak esku artean ibiltzen duen informazioaren konfidentzialtasuna errespetatzea, bereziki, osasun-arloko datuak kudeatzen direnean.
    • Gizarte Erantzukizun Korporatiboa sustatzea, gizarteari zerbitzua emateko bokazioa duen sektore publikoko erakunde izaki.
subir