Fraternidad-Muprespa Mutua

Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

OSASUN ETA ERREHABILITAZIO LAGUNTZA

Fraternidad-Muprespan ondo asko ezagutzen ditugu laneko istripuek eragiten dituzten ondorioak, bai langilearengan baita enpresan bertan ere. Horregatik, esfortzu handia egiten dugu ahal bezain ondoen indarberritzeaz gain, era azkarrenean ere egiteko.

Hauek dira emaitza horiek lortzeko giltzarriak:

  • Istripua izan duenari ahal bezain azkarren laguntza ematea (24 orduko larrialdi zerbitzua).
  • Diagnostikoa eta froga osagarriak bizkor egitea.
  • Enpresarekin komunikazio ona izatea, pairatutako istripua behar bezala baloratzeko.
  • Historia kliniko digitalizatua.
  • Osasun laguntza integrala, anbulatoriokoa zein ospitalekoa eta errehabilitaziokoa.
  • Tratamendua ikuskatzea eta lesioaren iraupena kontrolatzea.

Fraternidad-Muprespan geure osasun azpiegitura diseinatu dugu, istripua izaten duen edozeini erabateko laguntza bermatu ahal izateko. Horretarako, geure baliabideak ditugu larrialdietako lehen sendaketa eta froga diagnostikoak zein ebakuntza eta errehabilitazioa estaltzeko.

Gure laguntza zentroek arreta medikoa eta sendatzea bermatzeko beharrezko zerbitzu guztiak dituzte:

  • OSASUN LAGUNTZA
    • Larrialdiak eta sendaketa gela
    • Traumatologia zerbitzua
    • Igeltsu gela
    • Erradiologia digitala
    • Anbulantzia zerbitzua
  • ERREHABILITAZIOA ETA FISIOTERAPIA
    • Elektroterapia
    • Termoterapia
    • Krioterapia
    • Zinesiterapia
    • Gimnasioa

Gainera, Fraternidad-Mupresparen nazio mailako osasun sareak sistema informatiko aurreratua du. Horri esker, eta indarrean dagoen araudia jarraituta, diagnostiko hobea egin dezakegu, osasun esparruko aditurik onenek parte hartzen dutelako, edonon daudela ere. Bestalde, itxaron denborak gutxitu daitezke, edozein zentro eta momentutan pazientearen historial kliniko digitala lor daiteke eta.

Fraternidad-Mupresparen pazienteek mutualitateen sektorean aitzindaria den proiektuan parte hartzeko aukera dute. Historia Kliniko Elektronikoak (HKE) beharrezkoak ez diren azterketa erradiologikoak saihesten ditu, eta, beraz, erradiazio ionizatzaileetara esposizio denbora gutxitzen du, baita pazienteari berehala haren informazioa kontsultatzeko aukera eskaini ere, Pazientearen Atarian.

Errehabilitazioa eta Balorazio Funtzionaleko Unitatea

Hauek dira unitateak abiarazitako azterketa batzuk:

  • Belaunaren isozinetiko funtzionala
  • Belaunaren translazio sagitaleko artrometria
  • Belaunaren propriozeptibopostrugrafikoa
  • Oin bakarreko bermea
  • Maila
  • Aurreko lungea edo eskrima pausoko azterketa
  • Oin bakarreko luzera-jauzia EMG
  • Orkatilaren isozinetiko funtzionala.
  • Orkatilaren propriozeptiboposturografikoa.
  • Sorbaldaren isozinetiko funtzionala (beso-zorro birakaria)
  • Bizkar-gerrialdeko bizkarrezurraren mugimendu azterketa segmentarioa
  • Gerrialdeko flexore/hedatzaileen indarraren isometrikoa.
  • Belaunaren lanerako isozinetikoa
  • Orkatilaren lanerako isozinetikoa
  • Sorbaldaren lanerako isozinetikoa
  • Egonkortasun mugen azterketa
subir