Fraternidad-Muprespa Mutua

Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

OSASUN LAGUNTZA, ATZERRIAN LAN EGITERAKOAN

Gizarte Segurantzaren Antolamendurako Zuzendaritza Nagusiak adierazitakoaren babesean:

"Europar Batasuneko eta Europako Esparru Ekonomikoko estatuen esparruan, Suitzan eta bi aldeko hitzarmenak dituztenetan, osasun prestazioen estaldura aurreikusita dutenetan, ezin izango da Kontseiluaren 1408/71 eta 574/72 (EEE) Erregelamenduetan ezarritakoa aplikatzetik ondorioztatzen direnekin edo aipaturiko bi aldeko hitzarmenen aplikazioan erabiltzen direnekin bat datozen osasun prestazioei erantzuten dieten Gizarte Segurantzaren aurrekontuaren konturako betebeharrik jarri. Premiazko, berehalako eta ezinbesteko osasun laguntza kasuetan irailaren 15eko 1030/2006 Errege Dekretuan aurreikusitakoa beteko da."

atzerrian lanbide istripuren (edo gertakizun) bat gertatuz gero, Espainiako hiritar gisa beste edozein gertakizunengatik esparru honetan bertan jasotzen den osasun laguntza bera jasoko da atzerrian.

Zein zerbitzu biltzen ditu atzerrira mugitutako langileentzat Mutualitatearen osasun laguntzak?

nota

Zerbitzuak... Mutualitateak atzerrira mugitutako langile babestuei eskaintzen dien osasun laguntzak honako hauek biltzen ditu:

 

 

 

  • Telefono bidezko orientazioa, horretarako ezarritako zenbakian,
    900 269 269 o (+34) 913 896 398 (Informazio gehiago)

  • Premiazko laguntza jarraitua, araudi aplikagarriaren eta dauden hitzarmenen arabera dagozkion baliabide eta hedadurarekin.
  • Mutualitateak tratamenduarekin lurralde nazionalean jarraitzeko behar izan dezakeen osasun garraioa ordaintzea.

Zein baldintza bete behar dira laguntza mota hau jasotzeko?

nota

Baldintzak... Mutualitateak atzerriko osasun laguntza gastuak estaltzeko, lurralde nazionalean aseguru harremanari, enpresak kaltearen lanarekiko lotura adierazteari eta Mutualitateak onartzeari loturiko baldintza eta betekizun berberak dira.

 

 

Gainera, onartzeko baldintza izango da enpresak eta langileak kasu bakoitzean beharrezkoak diren baldintzak bete izana eta indarreko araudiak edo hitzarmenek babestutako establezimenduetan laguntza eskatu izana.

subir