Fraternidad-Muprespa Mutua

Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

OSASUN LAGUNTZARAKO LANKIDETZA-HITZARMENA MUTUALITATEEN ARTEAN

FRATERNIDAD-MUPRESPA ETA ASEPEYO

Fraternidad-Muprespa mutualitateak eta Asepeyok lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute bi mutualitateen bazkide diren 644.000 enpresa baino gehiagoko langileei osasun-estaldurarik onena eskaintzeko.

Asepeyo-ren logotipoa

Joan den uztailaren 6an Lan eta Immigrazio Ministerioak onartutako hitzarmenari esker, bi entitateek dituzten baliabide propioekin osasun-laguntza ematea lehenetsi ahal izango da, baliabide eta zerbitzuak bateratzearen bidez baliabide publikoen kudeaketa optimizatuz.

Bi mutualitateetan afiliatutako langileek, 3.800.000tik gora direnek, bi entitateek eskaintzen duten osasun prestazioaz gozatzeko aukera izango dute, funtsean hurbiltasun arrazoietan oinarrituta. Horrek laguntza jarduera azken erabiltzailearengana hurbiltzea dakar, erabat osatzea lortzeko, zerbitzu eraginkorragoa eskainiz, baita laneko ezbehar kopuruaren ondoriozko osasun kostuak murrizteko ere.

Hitzarmen hau pixkanaka ezarriko da, eta nazio mailan hedatzen den bi mutualitateen laguntza sare osoan izango du eragina. Bi entitateek 276 instalazio dituzte guztira; laguntza zentroak, ospitaleak eta errehabilitazio zentroak, eta beren langile afiliatuen eskura jarriko dituzte beren laguntza baliabide guztiak: ospitaleko, anbulatorioko eta osatzeko laguntza, laneko istripuengatiko eta lanbide gaixotasunengatiko prestazio medikorako.

Hitzarmen honek Lan eta Immigrazio Ministerioaren nahiari erantzuten dio; hark mutualitateei osasun-laguntza beren baliabide propioekin edo beste mutualitate batzuekin hitzarmenen bidez ematea lehenesteko eskatzen die.

FRATERNIDAD-MUPRESPA ETA UNIVERSAL MUTUALITATEA

Fraternidad Muprespa eta Universal mutualitateek akordio bat sinatu dute, Lan eta Immigrazio Ministerioak pasa den otsailaren 7an onartutakoa,

Universal mutualitatearen logotipoa

Fraternidad-Muprespa berezko laguntza zentroak ez dituen tokietan laguntza zentroak erabili ahal izateko.

Horrela, bi mutualitateetara lotutako langileek, lan istripua izatekotan, gure laguntza zentroetara zein Universal mutualitateko zentroetara jo ahalko dute, web-orrialde honetan agertzen direnetara hain zuzen: http://www.fraternidad.com/centros.

Istripua izan duen langilearen enpresaren jarraitu beharreko izapide guztiak enpresa elkartuak duen mutualitatearekin egingo dira. Hitzarmen hori indarrean jarriko da 2011ko martxoaren 1ean.

Lan eta Immigrazio Ministerioak proposatzen duen moduan, mutualitateen baliabide propioak optimizatzen lan egiten jarraitzen dugu, lan-hitzarmenak eginez osasun-laguntza banatzeko.

FRATERNIDAD-MUPRESPA ETA CESMA MUTUALITATEA

Fraternidad-Muprespa eta Asepeyok osasun-laguntzarako lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute Cesma mutualitatearekin,

Cesma-ren logotipoa

Ceutan bi mutualitateetako kide diren enpresetako langileei osasun-estaldura hobea eskaintzearren.

Hiru mutualitateek sinatutako eta Lan eta Immigrazio Ministerioak onartutako hitzarmen horri esker, Fraternidad-Muprespari eta Asepeyori lotutako langileen osasuna gehiago banatuko da, Cesma mutualitateak Ceutako hirian dituen baliabide propioak eskura izango baitituzte orain.

Mutualitate horietako kide diren langileak laguntza-zentro hauetara joan ahal izango dira:

  • CESMAren laguntza-zentroa Ceutan
    Avda. Nuestra Sra. De Otero, s/n.

    Telefonoa: 956 522 944
    Ordutegia: 8:00etatik 20:00etara

FRATERNIDAD-MUPRESPA eta IBERMUTUAMUR

Fraternidad-Muprespa eta Ibermutuamur-ek osasun-laguntzaren lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute

Ibermutuamur-en logotipoa

aipatu mutualitateek laneko gertakizunetatik babesten dituzten langileei zerbitzuak elkarrekin eskaintzeko bi erakundeen instalazio jakin batzuetan.

Sinatutako akordioaren arabera, Fraternidad-Muprespa mutualitateak aseguratzen dituen langileek arreta jaso ahal izango dute gure Zentroen Sarea aplikazioan agertzen diren Ibermutuamur zentroetan http://www.fraternidad.com/centros.

subir