Fraternidad-Muprespa Mutua

Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

PAT2003 eta e-ZERBITZUAK

Fraternidad Muprespa bere bazkideei eskaintzen dien zerbitzua hobetze aldera, abian jarri ditugu doako tresnak, Delt@ Sistema edo CoNTA Atariaren (Katalunian bakarrik) bidez Laneko Istripuen Parteen izapidetzeak azkartzeko eta Mutualitatearen eta zuen arteko komunikazio-bide bizkorragoa ezartzeko: PAT2003 aplikazioa eta e-Zerbitzuak.

PAT2003

PAT2003 aplikazioa PC batean instalatu behar da erabili ahal izateko; doan jaitsi daiteke web orri honetatik. Instalatu ondoren, programak lan istripuen parteak off-line (Internetera konektatuta egon gabe) betetzen lagunduko dizu, eta Delt@ sistemara edo CoNTA atarira esporta daitezkeen sortak sortzeko aukera emango dizu.

PAT2003 aplikazioaren abantailak:

  • Lan-istripuen parteen grabazio partziala.
  • Lantegiko datuak automatikoki kargatzea.
  • Delt@/CoNTAera esportatu daitezkeen sortak sortzea.
  • Bertsioak automatikoki eguneratzea.
  • ePAT e-Zerbitzuarekin lotutako fitxategiak irekitzea.

Aplikazio osoa instalatzeko edo aurreko bertsioa eguneratzeko, zoaz aplikazioa deskargatzeko orrialdera.

e-ZERBITZUAK

Fraternidad Muprespa jakinarazpen elektronikoko zerbitzu batzuk eskaintzen ditu, bere mutualistentzat dohainik, Delt@ Sistemaren edo CoNTA Atariaren (Katalunian bakarrik) bidez Laneko Istripuen Parteen izapidetzeak azkartzeko eta Mutualitatearen eta zuen arteko komuikazio-bide bizkorragoa ezartzeko.

Orain erabilgarri dauden e-Zerbitzuak honako hauek dira: eVSA, ePAT, ePEP, ePMA, eRSB eta ePSB. ePAT eta eRSB zerbitzuak mutualistari PAT elektronikoak (ePAT) eta RSB elektronikoak (eRSB) bidaltzeaz arduratzen da. Laneko Istripuen Parteak PAT2003 eta RSB2003 aplikazioekin betetzeko oso lagungarriak izango dira.

Gure e-Zerbitzuei buruzko informazio gehiago izateko eta, mutualista bazara, haietan izena emateko, zoaz e-Zerbitzuetan izena emateko orrialdera, edo jar zaitez harremanetan gure Harremanetarako Zentroarekin, 902 363 860 - 91 418 32 40. telefono zenbakira deituta.

PAT2003
subir