Fraternidad-Muprespa Mutua

Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

ZER DA BASOA?

"Batzar Nagusiak, 2006ko abenduaren 20ko 61/193 ebazpenean, adierazi zuen2011 Basoen Nazioarteko Urtea izango zela eta gobernuak, Nazio Batuen sistema, gaian aditu diren gobernuz kanpoko erakundeak, sektore pribatua eta beste eragile batzuk gonbidatu zituen elkarrekin ahaleginak egin zitzaten baso-mota guztien antolamendu iraunkorra, babesa eta ustiapen iraunkorra sustatzeko kontzientzia gehiago sorrarazteko, egungo eta etorkizuneko belaunaldien mesedetan."
Baso baten argazkia

Basoa.

(Jator. ezez.).

iz. Zuhaitzez eta muluez jantzitako lur-eremua.

Kontzeptua zabalduz, esan daiteke "basoa landare-multzoak hazten diren lur-eremu osoa dela eta, zura edo beste produktu batzuk ekoizteko, ustiatuak izan diren edo ustiatu gabeko hainbat tamainatako zuhaitzak nagusitzen direla bertan; klimari eta erregimen hidrologikoari eragiten diote eta, gainera, basoko bizia babesten dute".

"Basoa (bosque gaztelaniaz, busch hitz germanikotik dator: zuhaixka eta hedaduraz zuhaitz-mendia) zuhaitz dentsitate altua duen eremuari esaten zaio".

"Lurreko eremu handiak estaltzen dituzten landare-komunitateak. Animalien habitat gisa funtzionatzen dute, isuri hidrologikoak modulatzen dituzte eta lurzorua babestu; beraz, Lurreko biosferako aspektu garrantzitsuenetariko bat dela esan daiteke".

Basoak hainbat modutan eta espezifikazio-mailatan sailka daitezke. Adibidez, bizi diren ekosistemaren arabera, zuhaitz gehienen hostoen bizi-luzetasunarekin batera (hosto iraunkorrak edo erorkorrak). Sailkatzeko beste modu bat basoen konposizio nagusiaren arabera ezartzen da, hau da, hosto zabalekoak, koniferak (pinuak) edo biak kontuan hartuz. Hala banatzen dira:

  • Baso borealak: Artiko hegoaldean daude eta, oro har, hosto iraunkorrak dituzten zuhaitzak dira (koniferoak).
  • Zonalde epeletako basoak: hosto zabal eta erorkorrak eta hosto iraunkor koniferoak dituzten basoak. Zona epeletan hosto zabal eta iraunkorreko zuhaitzak daude, hala nola, mediterraneoko basoan edo laurisilba basoan (ereinotz basoa).
  • Baso tropikalak eta subtropikalak (edo Urertzekoak): hemen sartzen dira baso tropikal eta subtropikal epelak, baso tropikal eta subtropikal lehorrak eta konifera-baso tropikal eta subtropikalak.

2011 honetan gure Webgunean hainbat zuhaitz-espezie izango dira protagonista. Fraternidad Muprespatik arreta berezia eskaini nahi diegu, gertu ditugulako, eta bereziak eta adierazgarriak direlako. Espezieak baso-motaren arabera sailkatuko dira eta nomenklatura binomiala eta kokalekuaren zonalde geografikoa ere adieraziko da.

2011ko urtarriletik apirilera bitarte honetan Baso Borealak landuko ditugu batik bat.


ZERRENDA (BASO EPELAK)
Baso epelen eremuko mapa

Baso epelak tipikoak dira Europako iparraldeko eta erdialdeko eremu zabal batean, Errusiako mendebaldean, Asiako ekialdean (Txinan eta Japonian, bereziki), eta Ipar Amerikan. Hego hemisferioari dagokionez, Hego Amerikan, Zeelanda Berrian eta Australian baizik ez ditugu aurkituko, eta bakan, gainera. Halaber, baso epel gutxi batzuk aurki daitezke alderdi beroetako eskualde menditsuen behealdean.

Bi baso epel mota dago: konifero basoak eta hosto erorkorren basoak. Konifero basoetan, pinua, izeia, nekosta eta urkia izaten da. Hosto erorkorren basoetan, berriz, haritza, gaztainondoa, ezkia, astigarra, zumarra, hurritza, gereziondoa edo pagoa.

Konifero basoak edo baso hotzak oso zuhaiztsuak izan ohi dira. Zuhaitz koniferoak izan ohi dira, eta klima hotza izan ohi dute. Oso zuhaitz altuak izaten dira (pinu eta izeiak, esate baterako), eta, neguan, elurrez estalita gelditzen dira. Konifero basoetatik, egur eta zelulosa ugari ateratzen dugu. Faunari dagokionez, ile askoko espezieak bizi ohi dira konifero basoetan (hartza, otsoa eta erbinude zuria), hotzari aurre egiteko prest.

Hosto erorkorren basoetan, zuhaitz angiospermoen hosto zabal eta meheak bizi-bizi hazten dira, fotoiak atzematen dituzte oso modu eraginkorrean, eta fotosintesia egiteko organo eraginkorrak garatzen dituzte eskualdeko uda bero eta hezeetan. Nolanahi ere, hostoak kaltegarriak izango lirateke negu aldean, zuhaitzek ura galduko bailukete, eta ez bailukete hotza jasango; horregatik, neguan, hostoak galtzen dituzte.

2011: basoen nazioarteko urtea

Klima eta lurzorua

Eskualde epeletan, klima oso aldakorra da. Urteko lau urtaroak oso ongi definituta daude, eta noiznahi ager daiteke euria, lehortea edota ekaitza. Urte osoan egiten du euria; zehatzago, 500 eta 1000 mm artean botatzen du urtean. Iparraldean, ohikoa da elurra egitea; hegoaldean, aldiz, oso elur gutxi egiten du.

Landare ugari dagoenez, eta, uda beroa eta epela izaten denez, material organiko ugari eratzen da. Material horiek humus geruza mardul bat sortzen dute; lurzoru lohitsuetan, batez ere. Lurzoruaren gainazala marroi iluna izaten da, eta pixka bat azidoa. Azpialdean, geruza gorrixkak agertzen dira, burdina oxidoak pilatzen baitira. Lurzoru aberatsa eta emankorra da.

2011: basoen nazioarteko urtea

Fauna

Fauna aberatsa eta askotarikoa da: besteak beste, hegaztiak, karraskariak, oreina, basurdea eta hartza bizi dira ipar hemisferioan; hegoaldean, berriz, espezie txikiagoak bizi dira zoko ekologikoetan. Belarjaleek belarra, fruituak eta baiak jaten dituzte, eta harraparien elikagai bihurtzen dira.

Urtaroaren arabera, fauna asko aldatzen da. Hegazti eta saguzar askok hegoaldera migratzen dute negu aldean. Gainerako saguzaharrek eta beste ugaztun batzuek, berriz, hibernatu egiten dute, elikagai gutxi eta eguraldi gogorra izaten baita. Elikagaiak gordetzea erraza da, hotza egiten baitu. Hala, bele txiki eta katagorri batzuek haritz eta pago fruituak biltzen dituzte batez ere, halako zuhaitzek ez baitute urtero-urtero fruitu ematen. Txitxarrek harrigarriki sinkronizatzen dituzte larrialdi zikloak, eta harrapariei aurre egitea lortzen dute.


Haritza (Quercus robur)

Zedroa (Juniperus oxycedrus)

Nekosta (Cupressus sempervirens)

Izeia (Abies)

Pagoa (Fagus sylvatica)

Ipurua (Juniperus communis )

Gereziondoa (Cerasus)

Pinua (Pinus pinea)

Hurritza (Corylus avellana)

Sekuoia (Sequoia sempervirens)

Hagina (Taxus baccata)

Gaztainondoa (Castanea sativa)

Ezkia (Tilia alba)

Astigarra (Acer rubrum)

Zumarra (Ulmus glabra)
subir