Fraternidad-Muprespa Mutua

Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

ZER DA ENERGIA IRAUNKORRA?

2010eko abenduan, Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2012 izendatu zuen Energia Iraunkorraren Urtea Guztiontzat
2012, Energia Iraunkorraren Nazioarteko Urtea Guztiontzat

Zertan datza energia iraunkorra?

«Energia iraunkorra» esaten zaio epe luzean gizakia eremu sozial, ekonomiko eta ekologikoan garatzen laguntzeko ekoizten den eta erabiltzen den energiari.

Aurten, 2012 Guztiontzat Energia Iraunkorraren Nazioarteko Urtea ospatzearekin zuzenean lotutako hainbat aspektu izango dira nagusi gure webgunean; arreta berezia eskaini nahi diegu Fraternidad-Muprespatik. Bada, urtean zehar hiru motatan sailkatutako produktu elektronikoak (energia lortzeko moduaren, berezitasun eta tipologiaren edo eraginkortasunaren arabera sailkatzen dira) jarriko ditugu zure eskura.

 

Zer da energia eskuratzea?

2012, Energia Iraunkorraren Nazioarteko Urtea Guztiontzat

«Energia eskuratzea» terminoa modu errazenean definitzeko, esan daiteke gizakiaren oinarrizko beharrak betetzeko energia-zerbitzu modernoen erabilgarritasun fisikoa dela, arrazoizko prezioan eta elektrizitatea eta hobetutako gailuak barne hartuz, hala nola sukalderako berogailuak. Energia-zerbitzu horiek fidagarriak, iraunkorrak eta, ahal izanez gero, energia berriztagarriaren edo karbono gutxi isurtzen duten beste energia-iturri batzuen produktu izan behar dira.

Energia iraunkor eta moderno bat eskura dadin bermatzea funtsezkoa da garapen iraunkorrerako eta txirotasuna murrizteko, eta oso funtzio garrantzitsua du Milurtekoaren Garapen Helburuak (MGP) lortzeko. Energia modu fidagarri eta erabilgarrian ekoiztu eta eraman behar da gizarte-egoera ahulenean daudenen etxebizitzetara, arrazoizko kostuarekin, bestela, garapen bidean dauden herrialde ugarik ez dute energia izateko aukerarik izango-eta.

Garapen bidean dauden herrialdeetako pertsonen % 28k gutxi gorabehera ez du gaur egun elektrizitatea eskuratzeko aukerarik, eta gutxien aurreratutako herrialdeetan (PMA) eta Sahara hegoaldeko Afrikan (SSA) % 70k; zur eta lur geratzeko moduko datuak. Gainera, mundu osoko hiru milioi pertsonek inguru janaria prestatzeko erregai solidoak erabili behar dituzte nahitaez. Ingurumen inpaktuez gainera, sukalderako egurra, egur- eta nekazaritza-ikatzaren hondakinak erabiltzea ez da osasunerako ona. Aireztapenik gabeko sukaldeetan erregai solidoak erretzearekin lotuta urtero bi milioi pertsona hiltzen direla estimatzen da. Hiltzen diren horien % 44 gutxi gorabehera haurrak dira, eta helduen artean, berriz, % 60 emakumeak dira.

“ENERGIAk ikasketak argitzen ditu”

Energiaren Nazioarteko Agentziak (AIE) estimatzen duenez, 2003an 1,4 milioi pertsonek elektrizitatea ez izaten jarraituko dute, elektrifikazio-programak tokian tokira eta inguru nazionaletara egokitzeko politiketan sortzen ez badira behintzat. Ahalegin gehiago egin behar izango da politika horiek aurrera eramateko eta beharrezko laguntza emateko energia-zerbitzu modernoak eskuratzeko aukera nabarmen zabal dadin. Behar-beharrezkoa da nazioarteko komunitateak eta eskualdeetako, nazioetako eta tokian tokiko komunitateak elkarrekin ekitea energia eta ezarritako estrategiak eskuratzeko programen koherentzia eta nondik norakoa hobetzeko.

Garapen bidean dauden herrialdeetan, 3.000 milioi pertsona baino gehiagok biomasa tradizionala erabili behar dute jana prestatzeko, eta 1.500 milioi pertsonek ez dute elektrizitaterik; gainera milioika pobrek ezin dituzte energia-zerbitzu horiek ordaindu, erabilgarri egon arren.

Energia iraunkorra eskuratzearen alde onak

Nola laguntzen du energia iraunkorrak garapenean?

Energia eskuratzea, eta bereziki energia iraunkorra, etorkizun iraunkorraren eskutik dator aurrerantz doan mundu honetan. Energia eskuratzeak energia-baliabideak ez dituztenen bizitza aldatu eta bizi-maila hobetzeaz gainera:

2012, Energia Iraunkorraren Nazioarteko Urtea Guztiontzat
  • Diru-sarrerak sorrarazten ditu, eguzki-bonbak erabiliz ureztatzeko edo elektrizitatea negozio txiki baterako.
  • Energia ematen du komunitateko osasun-zentroetarako, medikamenduak gordetzeko hozkailuetarako eta telefono mugikorretarako.
  • Denbora eta lana murrizten du egurra biltzeko lan gogorrean, eta gutxiago kutsatzen duten eta jana prestatzeko eta beroa sortzeko modu eraginkorragoak diren beste aukerak eskaintzen ditu.
  • Argia ematen du haurrek gauez ikasi ahal izateko.
  • Negozioek funtziona dezaten ahalbidetzen du, eta enpresa-aukera berriak sortzen ditu.
subir