
Informazioaren sergurtasunaren gaineko iso 27001 araua
Fraternidad-Muprespa mutualitateak, Gizarte Segurantzako 275. Mutualitate Laguntzaileak, Informazioaren Segurtasunerako Kudeaketa Sistema (SGSI) ezarri du, UNE-ISO/IEC 27001 arauaren arabera. Espainiako Normalizazio eta Egiaztapen Erakundeak ( AENOR) ikuskatu eta ziurtatu zuen lehenengoz SGSI, 2010eko abenduan; harrezkero, aldizkako ikuskaritzak egiten ditu erakunde horrek, eta emaitza onak lortu ditu beti. Informazio Sistemen Zuzendariordetza Nagusiak garatutako aplikazio eta zerbitzu informazio guztiei eragiten die SGSIk, besteak beste, sorospen-medikuntzako aplikazioari, historia kliniko elektronikoari eta Mutualitateak hasitako digitalizazio-prozesuaren ondoriozko beste garapen batzuei.
Ziurtagiriak garrantzi handia du kategoria berezietako datu pertsonalez baliatzen den ingurunean, esate baterako, mutualitatearen laguntza zentroetan arreta jasotzen duten langileen osasunari buruzkoak. Informazio Sistemen Segurtasun Politikan gauzatzen da hori guztia, zeinak Zuzendaritzaren konpromisoa eta prestasuna bermatzen baititu.
Gainera, Fraternidad-Muprespa mutualitateak berak egindako datu pertsonalen tratamenduen inguruko ikuskaritzak egiten ditu, datuak babesteari buruzko aurreko legedian ezarritako estandarrari jarraiki, derrigorrezkoa ez izan arren, erakundeak funtsezkotzat jotzen duelako datuak behar bezala babeste aldera. Sektore publikoko kontratuen Legeari jarraiki kontratatzen da ikuskaritzaz arduratuko den enpresa , prozesu ireki bidez eta publizitatea erabiliz. Ikuskaritza egin izanaren egiaztagiria igorriko du, eta gure enpresa, langile autonomo eta langile babestuen eskura egongo da, bai eta gainerako eragile interesdunen eskura ere, hala nola Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren eskura.
Kudeaketa-sistema honen bidez, mutualista guztiei emandako zerbitzuan laguntzen duten informazio-sistemak eskaini nahi ditu Fraternidad-Muprespa mutualitateak, araudia eta segurtasuna dimentsio bakoitzean betetzen direla bermatuz, hots: konfidentzialtasuna, eskuragarritasuna, osotasuna, benetakotasuna eta trazabilitatea. Kalitatezko zerbitzuan gauzatzen da helburu hori Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren oinarriekin bat.
Fraternidad-Muprespa bere sistema informatiko guztiak ISO 27001 estandarraren arabera ziurtatzen dituen lehenengo mutualitatea izan zen, sorospen medikuntzako aplikazioak barne