Lan Jardunbide Arduratsuak

Lan jardunbide arduratsuei dagokienez, Fraternidad-Mupresparen helburu nagusia ezaugarri hauek dituen kalitatezko enpleguaren sorkuntzan laguntzea da: egonkorra, segurua eta laneko osasunaren aldetik osasuntsua dena, langileen prestakuntza eta garapena bermatzen dituena, aukera berdintasun baldintzak hobetzen dituena, lan- eta familia-bizitza bateratzea ahalbidetzen duena, desgaitasuna duten pertsonak laneratzen dituena eta gainera, enplegua sustatzen duten ekintzak Gizarteari zuzentzen dizkiona.

Fraternidad-Mupresparen Berdintasun Plana

2008an, Berdintasun Batzordea sortu zuen Fraternidad-Muprespak. Batzorde horrek I. Berdintasun Plana jarri zuen abian, 2011n, erakundearen jarduketa-esparrua eratzeko emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunari dagokionez.

Haren iraunaldia amaitutakoan, II. Berdintasun Plana prestatu zen, kontziliazioa errazteko eta erantzunkidetasuna sustatzeko ekintzekin, hala nola aitatasun-baimenak, ordutegi-malgutasuna eta telelana ezartzea, baita genero-indarkeriaren biktimagaiak babesteko ekimenak ere.

2017an, diagnostiko berria egin zen, hasierako egoera urte horretakoarekin erkatze aldera. Hala sortu zen III. Berdintasun Plana, konpromiso iraunkorreko ekintzez gain beste batzuk barne hartzen dituena, langileak kontziliazio, erantzunkidetasun eta premia handiko taldeekiko sentikor bihurtzeko; lehenbiziko aldiz, sareko laguntza-zentroei, LGTBIQ taldeari eta soldata-arrakala aztertzera zuzendutako ekintzak ere bildu ziren.

Fraternidad-Mupresparen III. Berdintasun Planarekin (2018-2020), Mutualitateko Zuzendaritzaren konpromisoa mantentzen eta  berritzen da, emakumeek eta gizonek tratu- eta aukera-berdintasuna izateko, honako hauetan xedatutakoa betetzeaz haraindi: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren  22koa, emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirako,  eta aseguru- eta berraseguru-erakunde eta Gizarte Segurantzako laneko istripuen eta gaixotasunen mutualitateentzako estatuko hitzarmen kolektibo orokorra (2016-2019).

Bere plan guztiak prestatzeko, Mutualitateko langileen ordezkarien laguntza du Fraternidad-Muprespak, aipatutako Berdintasun Batzordearen bidez.

Bereizgarria enpresako berdintasunari

2016an, enpresako berdintasunaren bereizgarria lortu zuen Fraternidad-Muprespak, Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak emandako bikaintasun-marka. Honako hauek aintzatesten ditu bereizgarriak: lanean emakumeek eta gizonek aukera berberak izateko politikak garatzean berdintasun-neurriak edo -planak ezartzeagatik nabarmentzen diren enpresak eta beste erakunde batzuk.

Berdintasunaren bereizgarria

 

Dibertsitatearen Charterra

2019an, Dibertsitatearen Charterrari atxikitzeko konpromisoa  berritu du publikoki Fraternidad-Muprespak. Haren bidez, printzipio hauek hartzen eta onesten ditu borondatez, besteak beste: aukera-berdintasunarekiko sentikor bihurtzea, askotariko langile-taldea eratzea, enpresaren zati diren pertsona guztiak barneratzea eta familia- eta lan-bizitza bateratzea.

2019-2021 aldirako Dibertsitatearen Charterra

 

Inserta programa

2017an, ONCE Fundazioaren INSERTA programari atxiki zitzaion Fraternidad-Muprespa, desgaitasuna duten pertsonei laneratzen laguntzeko, hainbat ekintzaren bitartez:

  • Desgaitasuna duten pertsonak zuzenean laneratzea.
  • Praktika-programak egitea.
  • Desgaitasuna duten pertsonak prestatzea.
  • Zuzeneko laneratzea, erosketa arduratsuak, Enplegu Zentro Bereziak eta gizarte-klausulak sustatuz.
  • Ondasun eta zerbitzu irisgarriak ekoizteko ekintzak sustatzea.
  • Gizarte-hedapen eta -sentsibilizazioko ekintzak.
  • Desgaitasuna gizarte-erantzukizuneko planetan edo estrategietan txertatzea.
  • Gizarte-berrikuntzako proiektuak balioestea, honako hauek kontratatzeko: desgaitasuna duten gazteak, desgaitasuna duten emakumeak eta, desgaitasunaren gizarte-sektorearen barruan, lan-merkatuan sartzeko zailtasun handiagoak dituzten beste talde batzuetako pertsonak.

Enpresa osasuntsua

Fraternidad-Muprespak langileen osasuna sustatzeko dituen ekintzen baitan, Luxenburgoko Adierazpenari atxiki zaio erakundea 2014an; haren bidez, lanean osasuna sustatzeko oinarrizko printzipioak integratzeko konpromisoa hartzen du.