Mutualitateen Batzar Nagusia

Mutualitateko gobernu-organo gorena, honako hauek osatuta: enpresaburu elkartu guztiek, araudiak ezarritako moduan atxikitako norbere konturako langileen ordezkaritza batek eta Mutualitatearen mende dauden langileen ordezkari batek. Ez dute boto-eskubiderik izango gizarte-kotizazioen ordainketa egunean ez daukaten enpresaburu elkartuek, ez eta egoera horretan dauden atxikitako norbere konturako langileen ordezkariek ere.

Batzar Nagusia urtean behin bilduko da, ohiko izaeraz, aurrekontuen aurreproiektua eta urteko kontuak onartzeko, bai eta Zuzendaritza Batzordeak deialdia egiten duen guztietan ere, izaera bereziaz, baldin eta erregelamendu bidez deialdirako eta batzarra biltzeko ezartzen diren betekizun guztiak betetzen badira.

Batzar Nagusiari dagozkio beti Zuzendaritza Batzordeko kideak izendatzea eta berritzea, ondare historikoaren zuzkiduren eta aplikazioen berri izatea, Estatutuak erreformatzea, Erakundea bat egitea, xurgatzea eta desegitea, likidatzaileak izendatzea, eta Zuzendaritza Batzordeko kideei erantzukizunak eskatzea. Ikusi 35/2014 Legearen 71.2. artikulua

Partaide diren mutualista edo enpresari guztiek eskubidea dute Batzar Nagusira joan eta bertan parte hartzeko, legez ezarritako betekizunekin.

Kidetutako enpresak mutuaren gobernuan duen eginkizuna