Mutualitateen Kontrol eta Jarraipen Batzordea

Gizarte-eragileek parte hartzeko organoa, honako eginkizun hauek dituena: erakundeak elkarlan-modalitate desberdinetan egiten duen kudeaketa ezagutzea eta informatzea, Gizarte Segurantzaren printzipioen eta helburuen esparruan modalitate horien garapena hobetzeko neurriak proposatzea, aurrekontuen aurreproiektua eta urteko kontuak informatzea, eta Mutualitateak bere gizarte-helburuen garapenean mantentzen eta aplikatzen dituen irizpideak ezagutzea.

Lan hori egiteko, Batzordeak auzi, erreklamazio eta errekurtsoei buruzko txostenak jasoko ditu aldizka, baita gainbegiratze-, zuzendaritza- eta tutoretza-organoen errekerimenduenak ere, betetze-txostenekin batera. Urtero, hainbat gomendio prestatuko ditu, eta Zuzendaritza Batzordeari zein zuzendaritza- eta tutoretza-organoari bidaliko dizkie.

Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioak arautuko ditu Kontrol eta Jarraipen Batzordeen osaera eta jarduteko araubidea, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren Batzorde Orokorrak txostena egin ondoren.

Batzordeak hamabi kide izango ditu gehienez, erakunde sindikal eta enpresaburu-elkarte adierazgarrienek eta langile autonomoen lanbide-elkarteen ordezkaritza batek izendatuta. Batzordearen presidentea unean-unean Mutualitatearen presidente dena izango da.

Ezin izango dira Kontrol eta Jarraipen Batzordeko kide izan Zuzendaritza Batzordeko kideak, presidentea izan ezik, ez eta erakundearentzat lan egiten duten pertsonak ere.

Ikusi 35/2014 Legearen 71.5. artikulua