---
title: "ADIMEN EMOZIONALA, PREBENTZIO TRESNA BERRIA"
lang: "eu"
type: "noticia"
updated: "2021-03-26"
url: "https://www.fraternidad.com/eu-ES/noticias/adimen-emozionala-prebentzio-tresna-berria"
translations:
  es: "https://www.fraternidad.com/es-ES/noticias/inteligencia-emocional-nueva-herramienta-de-prevencion"
  ca: "https://www.fraternidad.com/ca-ES/noticias/intelligencia-emocional-nova-eina-de-prevencio"
  eu: "https://www.fraternidad.com/eu-ES/noticias/adimen-emozionala-prebentzio-tresna-berria"
  gl: "https://www.fraternidad.com/gl-ES/noticias/intelixencia-emocional-nova-ferramenta-de-prevencion"
---

 ![Imagen Noticias](/sites/default/files/styles/style_1920x400/public/default_images/AdobeStock_71587395.jpg?itok=mOsqCscy)

 

# ADIMEN EMOZIONALA, PREBENTZIO TRESNA BERRIA



31/10/2016

Berritasunak

Fraternidad-Muprespak, Gizarte Segurantzaren Mutualitate Laguntzaileak, urriaren 27an Jaéngo Lan-arriskuen Prebentziorako Zentroak antolatutako jardunaldi interesgarrian parte hartu zuen. Bertan, adimen emozionalari buruz hitz egin zen, prebentzio tresna berri gisa.   
   
 Ekitaldia hainbat profil profesionalei zuzendua zegoen: lan-arriskuen prebentzioko teknikariei, erdi mailako arduradunei eta Jaéngo probintziako enpresetako zuzendariei.  
   
 José Beltránek, Fraternidad-Mupresparen Lan-arriskuen prebentzioko goi-mailako teknikariak, adimen emozionalaren berezitasunak aztertu zituen prebentzio tresna berri gisa, estres eta tentsio faktoreek laneko istripuetan duten eraginari buruz jakinarazteko, eta era berean, prebentzio tresna berri honen bitartez arazoari nola aurre egin ikasteko. Halaber, honako gai hauei buruz [ere](/eu-ES/ere) hitz egin zuen: lan-arriskuen prebentzioa, adimen emozionala, komunikazioa, agintea, enpatia eta [enpresa](/eu-ES/enpresa)-ereduak, hurrenez hurren.

Manuel Soriano, Jaeneko Lan-arriskuen Prebentziorako Zentroaren zuzendaria eta Ángel Gilabert, Jaeneko Mutualitatearen zuzendari probintziala [ere](/eu-ES/ere) bertaratu ziren jardunaldira.

   
 "Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"