Fraternidad-Muprespa ofrece información de servicio a sus empresas mutualistas

Babes pertsonala eta administrazio-kudeaketak enpresetarako COVID-19 koronabirusaren inguruan

General

COVID-19 koronabirusak eragindako osasun-krisiaren inguruan informazio ugari eman denez, berri honetan laburtu nahi dizkizugu aspektu garrantzitsuenak, bai babes pertsonalari buruz, bai litezkeen bajak izapidetzeari eta kudeatzeari buruz.

Zer da CoVID-19 koronabirusa?

Koronabirusak (CoV) birus-familia zabala dira eta hainbat gaixotasun sor ditzakete, hotzeri arruntak edo gaixotasun larriagoak. Hori da Ekialde Hurbileko arnas sindromea (MERS-CoV) eta arnas sindrome akutu larria (SRAS-CoV) eragin zituen koronabirusaren kasua. Koronabirus berria dela esaten denean, esan nahi da gizakian lehen aurkitu ez den koronabirus andui berri batez ari garela.

Zeintzuk dira gaixotasun honen sintomak?

Infekzio hauetan, honako sintoma hauek agertzen dira:

  • Sukar altua.
  • Eztul lehorra (ez-produktiboa).
  • Arnas-sintomak, disnea edo arnasestua kasu.
  • Batzuetan, diarrea ere pairatu daiteke.

Gaixotasuna okertzen bada, neumonia eragin dezake, edo arnas sindrome akutu larria, giltzurrun gutxiegitasuna eta, baita, heriotza ere.

Zer egin behar dut sintoma horiek baditut?

Zalantzarik izanez gero edo informazio gehiago nahi baduzu, autonomia-erkidego bakoitzak honetarako ezarri duen telefono-zenbakira deitu dezakezu. Kontsultatu hemen zerrenda.

Madrilgo Erkidegoak webgune bat jarri berri du herritar guztien eskura gaixotasunaren auto-ebaluazio test bat egiteko. 

Zeintzuk dira gaixotasun hau prebenitzeko neurriak?

Ez dago emaitza absoluturik ematen duen formula magikorik, baina hurrengo aholkuak jarraitzea gomendatzen da gaixotasuna harrapatzeko arriskuak murrizteko:

  • Eskuak maiz garbitzea urarekin eta xaboiarekin edo soluzio hidroalkoholikoarekin 20-30 segundoz, baldin eta bistakoa bada eskuak zikinak daudela; soluzio hidroalkoholikoak erabil daitezke ur eta xaboirik ez dugunean edo eskuak zikinak daudela bistakoa ez denean.
  • Ez ukitu begiak, sudurra eta ahoa.
  • Saiatu kontakturik ez izaten birusarekin egon ahal izan duten pertsonekin edo egun sintomaren bat aurkezten dutenekin. Dena dela, gorde beti 1,5 metroko segurtasun-distantzia beste pertsonekiko.

Zertan datza koronabirusaren baja berria?

Gaixotasun hau hain da ezohikoa ezen gobernuak prestazio berri bat sortu duen koronabirusaz kutsatu diren langileentzako eta birusaz kutsatzeko aukeragatik isolamendu-aldi bat nahitaez pasatu behar dutenentzat.

Prestazio berri hau martxoaren 10eko 6/2020 Errege Dekretu-legearen 5. artikuluan arautzen da. Horren bidez, neurri urgenteak ezartzen dira eremu ekonomikoan eta osasun publikoa babesteko.

Prestazioaren berezitasunak:

  • Izaera: gaixotasun arrunta.
  • Gabealdia: ez da eskatzen.
  • Osasun-laguntza: Osasun Zerbitzu Publikoari dagokiona.
  • Administrazio-kudeaketa:
    • Osasun-zerbitzu publikoko medikuek eman behar dute osasun-laguntza eta haiek igorri behar dituzte baja, egiaztapen eta altako parte medikoak. Bai kutsapen-kasuetan, bai berrogeialdi edo isolamendu kasuetan.
    •  Gaixoa fisikoki bertaratu gabe eta atzeraeraginezko efektuarekin igorri ahal izango da baja medikoa.
    • Prozedura berezi honetarako Osasun Ministerioak kode hauek ezarri ditu:  
      • CIE-10 ES: B34.2 (kutsapen/infekzio kasuetarako) eta Z20.828 (kontaktu edo esposizioagatiko isolamendu kasuetarako).
      • CIE-9.MC: 079.82 (kutsapen/infekzio kasuetarako) eta V01.79 (kontaktu edo esposizioagatiko isolamendu kasuetarako).        
    • Mutualitateetako medikuek ezingo dute inolaz ere honelako gaixotasunetarako parterik igorri.

Administrazio-argibide osagarriak:

  1. Ez da behar Delt@ bidez ezer izapidetzea.
  2. Ez da kontuan hartuko enpresaren ezbehar-kopurua, baina bai absentismoa.
  • Zenbatekoa: prestazioaren zenbatekoa lan-istripu baten aldi baterako ezgaitasun prestazioaren baliokidea izango da. Beraz, %75a jasoko da baja medikoa jaso eta hurrengo egunean.
  • Ordainketa: aldi baterako ezgaitasunagatiko ohiko prestazio bat bezala ordainduko da prestazioa. Gehienetan, enpresak berak ordainduko du, Mutualitatearen bidez zuzeneko ordainketa jasotzeko arauan aurreikusten diren kolektiboek eta salbuetsiek izan ezik.

Nola izapidetu koronabirusagatiko baja?

Koronabirusa diagnostikatu bazaizu edo birus-iturri batekin kontaktuan edo esposizioan egon bazara, hauek dira jarraitu beharreko pausoak:

  1. Deitu telefonoz zure osasun-zentrora zure lehen mailako arretako medikuarekin hitzordua eskatzeko.

Lehen mailako arretako medikuarekin hitzordua eman ordez, telefono-zenbaki bat eskatuko dizute medikua zurekin harremanetan jarri ahal izateko. 

  1.  Telefonoari adi egon behar duzu, izan ere, edozein unetan jaso ahal izango duzu lehen mailako arretako medikuaren deia.

Medikuak deitu eta ez baduzu erantzuten, baliteke hurrengo egunean  lehenengo pausoa berriz egin behar izatea.

  1. Lehen mailako arretako medikuaren deia jasotzen duzunean, galdera batzuk egingo dizkizu eta erantzuten duzunaren arabera zehaztuko du koronabirusagatiko, kutsatuta zaudelako edo kontaktu eta esposizioa dela eta beharrezko isolamenduagatiko baja medikoa behar duzun, eta baja medikoaren data adieraziko dizu. Era berean, beharrezko berrespenak igorri edo hitzartuko ditu, baita hurrengo kontrol-data noiz izango den ere (bertaratuta edo telefono bidezkoa). Sortutako dokumentuak osasun-zentroaren administrazio-gunean jaso ahal izango dira.
  2. Baimendun pertsona bat (gaixoa inoiz ez) joan beharko da osasun-zentrora parteak jasotzera.
  3. Eman zaizkizun parte bakoitzeko ale bat igorri beharko zaio enpresari (argazki bidez, posta elektroniko bidez, etab.).
  4. Enpresak jaso dituen parteen informazioa igorriko du RED Sistemaren bidez, eta langileak bidalitako partean adierazten den kontingentzia jakinaraziko du (hau da, gaixotasun arruntagatikoa).
  5. Lehen mailako arretako medikuak bidalitako parteak egunean bertan bidaliko zaizkio INSSari, eta honek, diagnostikoak egiaztatu ondoren, partearen kontingentzia lan-istripu bihurtuko du, horrela, gizarte-aseguruak likidatzerakoan, kasu horri lotutako prestazioa IT LI ari lotutakoa izango da.
  6. Langilea Lan Istripuaren ondoriozko (LI) ABEagatiko bajan balego bezala egin beharko ditu enpresak nominak.

Nola identifikatu ahal izango ditu enpresak baja hauek? Egia esan, ez da erraza identifikatzea enpresak ezin baititu diagnostikoak kontsultatu. Jakiteko modu bakarrak hauek dira:

  1. Langileak bere borondatez diagnostikoaren informazioa ematen duelako.
  2. FIE fitxategien bidez, baja hauek 3. kodearekin agertuko direlako (laneko istripua), nahiz eta langileak aurkeztuko duen paperezko baja medikoan gaixotasun arrunta adierazi.
  3. Kotizaziorako Datuen Txostenaren bidez (IDC), txosten horretan agertzen delako baja-egunaren hurrengoa kendu beharreko tartearen lehenengo egun bezala eta zer nolako berezitasuna duen: 23 IT.AT. Ordainketa Eskuordetua.

Beste esteka interesgarri batzuk

Koronabirusaren inguruko araudi berria:

  • 6/2020 Errege Dekretu-legea, martxoaren 10ekoa, neurri urgenteak ezartzen dituena eremu ekonomikoan eta osasun publikoa babesteko.
  • 463/2020 Errege Dekretua, martxoaren 14koa, COVID-19 koronabirusak eragindako osasun-krisi egoera kudeatzeko alarma-egoera ezartzen duena.
  • SND/232/2020 Agindua, martxoaren 15ekoa, COVID-19 koronabirusak eragindako osasun-krisi egoera kudeatzeko giza baliabideak eta baliabideak izateko neurriak ezartzen dituena.
  • 8/2020 Errege Dekretu-legea, martxoaren 17koa, COVID-19 koronabirusak eragindako inpaktu ekonomiko eta sozialari aurre egiteko ezohiko neurri urgenteak ezartzen dituena.

RED Berrien argibideak: