---
title: "BELAUNAREN PATOLOGIARI BURUZKO JARDUNALDIA MÁLAGAN: ARRUNTA VERSUS LANEKOA"
lang: "eu"
type: "noticia"
updated: "2021-03-26"
url: "https://www.fraternidad.com/eu-ES/noticias/belaunaren-patologiari-buruzko-jardunaldia-malagan-arrunta-versus-lanekoa"
translations:
  es: "https://www.fraternidad.com/es-ES/noticias/jornada-en-malaga-sobre-la-patologia-de-rodilla-comun-versus-laboral"
  ca: "https://www.fraternidad.com/ca-ES/noticias/jornada-malaga-sobre-la-patologia-de-genoll-comu-versus-laboral"
  eu: "https://www.fraternidad.com/eu-ES/noticias/belaunaren-patologiari-buruzko-jardunaldia-malagan-arrunta-versus-lanekoa"
  gl: "https://www.fraternidad.com/gl-ES/noticias/xornada-en-malaga-sobre-patoloxia-de-xeonllo-comun-versus-laboral"
---

 ![Imagen Noticias](/sites/default/files/styles/style_1920x400/public/default_images/AdobeStock_71587395.jpg?itok=mOsqCscy)

 

# BELAUNAREN PATOLOGIARI BURUZKO JARDUNALDIA MÁLAGAN: ARRUNTA VERSUS LANEKOA



26/02/2016

Berritasunak

Fraternidad-Muprespak, Gizarte Segurantzarekin lan egiten duen mutualitateak, medikuntza-jardunaldi bat antolatu zuen otsailaren 24an Fraternidad-Mupresparen Málagako Zuzendaritza Probintzialean.

Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionaleko eta Andaluziako Juntako Osasun eta Gizarte Ongizatearen Kontseilaritzako mediku eta ikuskatzaileak azaldu ziren.

Sonia Medrano Pascualek, Fraternidad-Mupresparen Hegoaldeko zuzendariak, eman zion hasiera ekitaldiari, 30 mediku eta ikuskatzaileri baino gehiagori etorri izana eskertuz. Segidan, Adolfo Mares Santos doktoreak, Fraternidad-Mupresparen Sevillako mediku-buru denak, “Belaunaren patologia: arrunta versus lanekoa” izeneko hitzaldi interesgarria eman zuen.

Mares doktoreak azalpen bikaina egin zuen, eta hauen garrantzia nabarmendu:

1. Belaunaren menisko eta lotailuen lesio ezberdin eta posibleen ekoizpen-mekanismoa aztertzea.
2. Belaunean espero litezkeen lesio-zonak eta motak ezartzea, pazienteak adierazitako lesio-mekanismoaren arabera.
3. Anamnesian, aurkikuntza klinikoetan eta froga osagarrien emaitzetan oinarrituz, jatorri traumatikoa eta endekapen-jatorria duten lesioak ezberdintzen ikastea.
 
Jardunaldian egon ziren, halaber, Santiago Cabuchola Moreno, UMEVI-GSINeko mediku-burua, eta Antonio del Corral García, Andaluziako Juntako Berdintasun, Osasun eta Gizarte Politiken Ordezkaritzako Málagako UMVIko koordinatzaile probintziala.

Bukatzeko, José Manuel Crespo Figuerolak, Fraternidad-Mupresparen Málagako zuzendari probintzialak, eman zion amaiera jardunaldiari eta eskerrak eman zizkien bertaratutakoei, jardunaldiaren gaiarekiko eta laneko patologiari buruzko ondorengo eztabaidarekiko agertutako interesagatik.