---
title: "ENPRESA OSASUNGARRIA ETA BIZTANLERIA AKTIBOA ZAHARTZEA"
lang: "eu"
type: "noticia"
updated: "2021-03-26"
url: "https://www.fraternidad.com/eu-ES/noticias/enpresa-osasungarria-eta-biztanleria-aktiboa-zahartzea-0"
translations:
  es: "https://www.fraternidad.com/es-ES/noticias/la-empresa-saludable-y-el-envejecimiento-de-la-poblacion-activa-0"
  ca: "https://www.fraternidad.com/ca-ES/noticias/lempresa-saludable-i-lenvelliment-de-la-poblacio-activa-0"
  eu: "https://www.fraternidad.com/eu-ES/noticias/enpresa-osasungarria-eta-biztanleria-aktiboa-zahartzea-0"
  gl: "https://www.fraternidad.com/gl-ES/noticias/empresa-saudable-e-o-envellecemento-da-poboacion-activa-0"
---

 ![Imagen Noticias](/sites/default/files/styles/style_1920x400/public/default_images/AdobeStock_71587395.jpg?itok=mOsqCscy)

 

# ENPRESA OSASUNGARRIA ETA BIZTANLERIA AKTIBOA ZAHARTZEA



28/11/2016

Berritasunak

Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile den Málagako Fraternidad-Muprespa eta Andaluziako Junta elkarlanean aritu ziren “[Enpresa](/eu-ES/enpresa) osasungarria eta biztanleria aktiboa zahartzea” izeneko jardunaldia antolatzeko.

Málagako lan-arriskuen prebentzioko zentroan ospatu zen ekitaldia, eta bertan izan zen Málagako Ekonomia, Berrikuntza, Zientzia eta Enplegu lurralde-ordezkari Mariano Ruiz Araujo. Hark, hain zuzen [ere](/eu-ES/ere), eman zion hasiera ekitaldiari, bertaratutakoei etorri izana eskertuz. Orobat, Fraternidad-Muprespak lan-arriskuen prebentzioaren alorrean egiten duen lanaz aritu zen, biztanleria aktiboa zahartzeak berekin dituen erronken berri eman eta enpresan ohitura osasungarriak sustatzen baititu erakundeak.

Ondoren, Fraternidad Mupresparen Vélez-Málagako ordezkaritzako zuzendari Andrés Ruiz Martínezek osasun kulturaren garrantzia nabarmendu zuen, Málagako lan-arriskuen prebentzioko zentroari ekitaldian elkarrekin parte hartu izana eskertu eta gero.

Jarraian, Fraternidad-Muprespako Lan-arriskuen Prebentzioko goi-mailako teknikari José Luis Haro Alcázarrek industriako ingeniari tekniko eta Industria Segurtasunean aditu Luis Ángel Merlo Torres aurkeztu zuen, bai eta jorratu beharreko gaiari buruzko zertzeladak eman [ere](/eu-ES/ere). Izan [ere](/eu-ES/ere), Merlok garatu zuen jardunaldiaren gaia; hala bada, [enpresa](/eu-ES/enpresa) osasungarria izateak zer esan nahi duen azaldu zuen ikuspuntu praktiko batetik, kudeaketa-sistemen garrantzia azpimarratu zuen eta biztanleria aktiboan adina kudeatzeko ezinbesteko alderdiak jorratu zituen.

Azkenik, Málagako Lan-arriskuen Prebentzioko zentroaren zuzendari Encarnación del Águila Duránek parte hartzeko eztabaida bat jarri zuen abian.