---
title: "ENPRESAKO SEGURTASUNAREN HILABETEA, LA ROBLA - MASAVEU"
lang: "eu"
type: "noticia"
updated: "2021-03-26"
url: "https://www.fraternidad.com/eu-ES/noticias/enpresako-segurtasunaren-hilabetea-la-robla-masaveu"
translations:
  es: "https://www.fraternidad.com/es-ES/noticias/mes-de-la-seguridad-en-cementos-tudela-veguin-del-grupo-masaveu"
  ca: "https://www.fraternidad.com/ca-ES/noticias/mes-de-la-seguretat-lempresa-la-robla-masaveu"
  eu: "https://www.fraternidad.com/eu-ES/noticias/enpresako-segurtasunaren-hilabetea-la-robla-masaveu"
  gl: "https://www.fraternidad.com/gl-ES/noticias/mes-da-seguridade-na-empresa-la-robla-masaveu"
---

 ![Imagen Noticias](/sites/default/files/styles/style_1920x400/public/default_images/AdobeStock_71587395.jpg?itok=mOsqCscy)

 

# ENPRESAKO SEGURTASUNAREN HILABETEA, LA ROBLA - MASAVEU



02/12/2016

Berritasunak

Cementos Tudela Veguín enpresak "Segurtasunaren hilabetea" ekitaldiari amaiera eman zion La Robla de Leóngo fabrikan; instalazio horietan lan egiten duten pertsona guztiak izan ziren amaiera-ekitaldi xume horretan.

Horren helburua zen fabrikako langile guztiak aintzat hartzea, [istripu-tasa](/eu-ES/istripu-tasa) txikia zela bide. Izan [ere](/eu-ES/ere), inoiz baino istripu gutxiago izan dira hilabete honetan.

Ekitaldian honako hauek [ere](/eu-ES/ere) izan ziren, besteak beste: fabrikako zuzendari Pedro de Lama López, lantegiko segurtasun-arduradun Rodrigo Pomar, Fraternidad-Mupresparen Asturiasko zuzendari Pedro Fernández Castaño eta Lan-arriskuen Prebentzioko teknikari José Beltrán García.

Denek goraipatu zuten zuzendaritzaren, sindikatuen eta langileen [konpromisoa](/eu-ES/konpromisoa) segurtasunarekiko; halaber, nabarmendu zuten guztion ahalegina bermea zela langileek eguneroko zereginei ekiteko.

Segurtasun-arduradun Rodrigo Pomarrek aintzatespen-plaka eman zion Ekoizpen sailari, istripuak murrizten gogoz laguntzeagatik.

Grupo Masaveuk eta Fraternidad-Muprespak hogeita bost urte baino gehiago daramatzate elkarlanean. Ohorea izan da ekitaldian parte hartu izana, [istripu-tasa](/eu-ES/istripu-tasa) gutxitzeko [konpromisoa](/eu-ES/konpromisoa) eta interesa baitute biek.

"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"