---
title: "ESCOLÁSTICO ZALDÍVAR ESKULTURA"
lang: "eu"
type: "noticia"
updated: "2021-03-26"
url: "https://www.fraternidad.com/eu-ES/noticias/escolastico-zaldivar-eskultura"
translations:
  es: "https://www.fraternidad.com/es-ES/noticias/escultura-escolastico-zaldivar"
  ca: "https://www.fraternidad.com/ca-ES/noticias/escultura-escolastico-zaldivar"
  eu: "https://www.fraternidad.com/eu-ES/noticias/escolastico-zaldivar-eskultura"
  gl: "https://www.fraternidad.com/gl-ES/noticias/escultura-escolastico-zaldivar"
---

 ![Imagen Noticias](/sites/default/files/styles/style_1920x400/public/default_images/AdobeStock_71587395.jpg?itok=mOsqCscy)

 

# ESCOLÁSTICO ZALDÍVAR ESKULTURA



24/07/2013

Berritasunak

Mutualitatearen Ohiko Batzar Nagusian lehen aldiz eman zioten Escolástico Zaldívar saria gure kide diren enpresek aurkeztutako proiektu onenari. Saria desgaitasunak dituzten langileen segurtasuna eta [osasuna](/eu-ES/osasuna) bermatzeko ekintzak sortu eta abiarazten dituzten proiektuei zuzenduta dago.

Sari ekonomikoaren osagarri gisa, oroigarri gisako eskultura ematea [ere](/eu-ES/ere) erabaki zuten. Saria enpresetako desgaituen prebentziorako zuzenduta zegoenez, ideia hori erakusteko modurik onena eskultura gaitasun desberdineko pertsona batek egitea zen.

Hala, artea sustatzen lan egiten duten fundazioak bilatu genituen eta [DALMA](http://www.fundaciondalma.org/es/) fundazioa aurkitu genuen. CONTODOARTE izeneko proiektuarekin dihardute bertakoak, hainbat pintorerekin eta eskultore batekin, Álvaro Moreno Mazarredorekin, hain zuzen ere, gure artista.

Hainbat gai proposatu genizkion, eta azkenean aukera onena Mutualitatearen logotipoa egitea zela erabaki genuen. Halaxe hasi zen eskultura, hasiera batean laua, ondoren bolumenduna, sendoagoa...

Esfortzu handia izan da harentzat, baina dagoeneko Fraternidad-Muprespa-ren historiaren parte da, eta badakigu horretaz harro dagoela. Guretzako, gainera, sekulako poza da azken emaitza geuk nahi genuena izatea.

Harreman ezin hobea izan dugu, eskatzen genien xehetasun bakoitzarekin, eta inoiz ez dugu ezezkorik jaso haiengandik. Dena erraztu digute, horregatik eskerrak eman nahi dizkiogu bai Álvarori, baita bere arrebari eta Fundazioko zuzendariari, Charori [ere](/eu-ES/ere).

DALMA fundazioaren bideo bat erakutsi nahi dizuegu, haien proiektua ikusteko. Zuen gustukoa izatea espero dugu.

 [](/fmTV/Escultura%20Escol%E1stico%20Zald%EDvar%20(fundaci%F3n%20DALMA)_Mutua-CEV0062.html) [DALMA FUNDAZIOAREN BIDEOA

 ![]()IKUSI BIDEOA ](/fmTV/Escultura%20Escolástico%20Zaldívar%20(fundación%20DALMA)_Mutua-CEV0062.html)   
 "Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"