---
title: "Fraternidad-Muprespa aniztasunean elkartuta"
lang: "eu"
type: "noticia"
updated: "2023-02-20"
url: "https://www.fraternidad.com/eu-ES/noticias/fraternidad-muprespa-aniztasunean-elkartuta"
translations:
  es: "https://www.fraternidad.com/es-ES/noticias/fraternidad-muprespa-unida-en-la-diversidad"
  ca: "https://www.fraternidad.com/ca-ES/noticias/fraternidad-muprespa-unida-en-la-diversitat"
  eu: "https://www.fraternidad.com/eu-ES/noticias/fraternidad-muprespa-aniztasunean-elkartuta"
  gl: "https://www.fraternidad.com/gl-ES/noticias/fraternidad-muprespa-unida-na-diversidade"
---

 ![Imagen Noticias](/sites/default/files/styles/style_1920x400/public/default_images/AdobeStock_71587395.jpg?itok=mOsqCscy)

 

# Fraternidad-Muprespa aniztasunean elkartuta



29/06/2020

General

Fraternidad-Muprespa, aniztasunarekin zerikusia duten ekimenak sustatzeak eta partekatzeak duen garrantziaz jabeturik, bat egiten du LGTBI+ 2020 Harrotasuna ospatzeko Aniztasunerako Fundazioaren ekimenekin.

2019an, Mutualitateak Aniztasunaren Charterrera [atxikitzeko](https://www.fraternidad.com/es-ES/adhesion) konpromisoa berritu zuen. Charterrari [atxikitzea](https://www.fraternidad.com/es-ES/adhesion) Fraternidad-Muprespa mutualitateak bere Berdintasun planaren eta [Erantzukizun Sozial](https://www.fraternidad.com/es-ES/responsabilidad-social) Korporatiboaren esparruan egindako ekintzen ondorioa da.

Ekimen hori zabaldu egin dugu gure kanal digitaletan, langileentzako intranetean, web atarian eta sare sozialen gure profil guztietan (Facebook, Twitter, Instagram, Youtube eta LinkedIn), #UnidosEnlaDiversidad hastagarekin uztailaren 5era arte.

Borondatez Charter horretako kide egiten diren enpresek, zenbait printzipio onartzen dituzte, honako hauek, alegia:

* Aukera berdintasunaren eta aniztasunarekiko errespetuaren printzipioei buruz sentsibilizatzea, horiek enpresaren balio bihurtuta eta langileen artean zabalduta.
* Langileen aniztasuna eraikitzen aurrera egitea, profil desberdineko profesionalen integrazioa sustatuta, edozein dela [ere](/eu-ES/ere) haien generoa, sexu-orientazioa, arraza, nazionalitatea, jatorri etnikoa, erlijioa, sinesmenak, adina, ezgaitasuna edo beste edozein inguruabar pertsonal edo sozial.
* Gizarteratzea sustatzea, benetako integrazioa bultzatuta, lanean edozein bereizkeria mota (zuzenekoa edo zeharkakoa) saihestuta.
* Aniztasuna giza baliabideen politika guztietan kontuan hartzea, aniztasuna zeharka kudeatuta, esparru honetan hartzen diren erabaki guztien oinarri eta printzipioa baita aniztasuna.
* Lana, familia eta aisialdia modu orekatuan uztartzea, langile guztien artean lan bizitza eta familia eta bizitza pertsonala bateratzeko mekanismoak ezarrita.
* Bezeroen aniztasuna onartzea, hori baita berrikuntza- eta garapen-iturria.
* Bere langileenganako konpromisoa zabaltzea eta jakinaraztea, Aniztasunaren Charterra sinatzean erakundeak hartzen duen erantzukizuna enpresa osoan zabalduta.
* Enpresa hornitzaileen artean konpromisoa zabaltzea, Charter-ak Espainian sustatzen duen borondatezko konpromisoarekin bat egiten duten enpresen komunitatearekin bat egitera gonbidatuta.
* Administrazio, enpresa elkarte, sindikatu eta gainerako gizarte eragileei konpromiso honen berri ematea eta konpromisoa haien artean zabaltzea.
* Diskriminaziorik eza babesteko jarduerak nabarmentzea eta dibertsitate politikak praktikan jarriz lortzen diren emaitzak enpresaren urteko memorian jasotzea.

Aniztasunaren charterrean jasotako printzipio horiek finkatzearen alde egiten dugu Fraternidad-Muprespa mutualitatean.

![ Fraternidad-Muprespa LGTBI+ 2020 Harrotasunaren logotipoa]()