---
title: "FRATERNIDAD-MUPRESPA GAILENDU EGIN DA GASTEIZ HIRIKO ITUN BERDEAN"
lang: "eu"
type: "noticia"
updated: "2021-03-26"
url: "https://www.fraternidad.com/eu-ES/noticias/fraternidad-muprespa-gailendu-egin-da-gasteiz-hiriko-itun-berdean"
translations:
  es: "https://www.fraternidad.com/es-ES/noticias/fraternidad-muprespa-destaca-en-el-pacto-verde-de-la-ciudad-de-vitoria"
  ca: "https://www.fraternidad.com/ca-ES/noticias/fraternidad-muprespa-destaca-en-el-pacte-verd-de-la-ciutat-de-vitoria"
  eu: "https://www.fraternidad.com/eu-ES/noticias/fraternidad-muprespa-gailendu-egin-da-gasteiz-hiriko-itun-berdean"
  gl: "https://www.fraternidad.com/gl-ES/noticias/fraternidad-muprespa-destaca-no-pacto-verde-da-cidade-de-vitoria"
---

 ![Imagen Noticias](/sites/default/files/styles/style_1920x400/public/default_images/AdobeStock_71587395.jpg?itok=mOsqCscy)

 

# FRATERNIDAD-MUPRESPA GAILENDU EGIN DA GASTEIZ HIRIKO ITUN BERDEAN



22/09/2015

Berritasunak

.NG_contenedor .NG_texto p { text-align: justify; } 2012\. urtean, Vitoria-Gasteiz Europako Hiriburu Berdea bilakatu zen. Urte horretatik aurrera, Fraternidad-Muprespa-ren Gasteizko Arreta Zentroak Gasteizko Udaletxeko Itun Berdea ekimenarekin bat egin zuen.   
  
Orduz geroztik, aipagarria da Fraternidad-Muprespa-k egindako esfortzua, bere lan-zentroan inbertsioa egin baitu eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta kontsumo elektrikoa murrizteko. Horri esker, berotegi efektua duten gasak murriztea lortu dute.   
  
Ekintza aipagarrienen artean, Mutualitateak VRF INVERTER aire-girotze sistema bat jarri du zentroan. Tenperatura kontrola daiteke, gune desberdinetan modu bananduan, eta beroa berreskuratzea ahalbidetzen du. Era berean, isolamendu termikoa instalatu du paramentu horizontal eta bertikaletan, zubi haustura termikoa duten aluminiozko itxitura finko berriekin eta isurtze baxua duen beirarekin batera, baita ardatz aldagarriko leihoak [ere](/eu-ES/ere).

Gauzatu diren praktika on hauen bidez, agerian gelditu da [Fraternidad-Muprespa](/eu-ES/fraternidad-muprespa)-k duen borondatea eta [konpromisoa](/eu-ES/konpromisoa) eguneroko kudeaketarekin lotutako ingurumen-alderdiak hobetzeko, baita gure mutualisten ongizatea lortzeko [ere](/eu-ES/ere).

 Dagoeneko 792 enpresek egin dugu bat Itun Berdearekin

 [ VITORIA-GASTEIZKO UDALA

 ![Kanpoko botoia]()Esteka ](http://www.vitoria-gasteiz.org/we001/was/we001Action.do?idioma=es&aplicacion=wb021&tabla=contenido&uid=u1d319fc6_14e8feb3236__7f1d) [Ingurumenarekin lotutako praktika onak. [Fraternidad-Muprespa](/eu-ES/fraternidad-muprespa)

 ![Deskargatzeko botoia]()Deskarga](;)   
 "Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"