---
title: "FRATERNIDAD-MUPRESPA-K ASAJA-Sevilla ERAKUNDEAREKIN BATERA LAN EGIN DU INFORMAZIO-JARDUNALDI BATEAN"
lang: "eu"
type: "noticia"
updated: "2021-03-26"
url: "https://www.fraternidad.com/eu-ES/noticias/fraternidad-muprespa-k-asaja-sevilla-erakundearekin-batera-lan-egin-du-informazio"
translations:
  es: "https://www.fraternidad.com/es-ES/noticias/fraternidad-muprespa-ha-colaborado-con-asaja-sevilla-en-una-jornada-informativa"
  ca: "https://www.fraternidad.com/ca-ES/noticias/fraternidad-muprespa-ha-collaborat-amb-asaja-sevilla-en-una-jornada-informativa"
  eu: "https://www.fraternidad.com/eu-ES/noticias/fraternidad-muprespa-k-asaja-sevilla-erakundearekin-batera-lan-egin-du-informazio"
  gl: "https://www.fraternidad.com/gl-ES/noticias/fraternidad-muprespa-colaborou-con-asaja-sevilla-nunha-xornada-informativa"
---

 ![Imagen Noticias](/sites/default/files/styles/style_1920x400/public/default_images/AdobeStock_71587395.jpg?itok=mOsqCscy)

 

# FRATERNIDAD-MUPRESPA-K ASAJA-Sevilla ERAKUNDEAREKIN BATERA LAN EGIN DU INFORMAZIO-JARDUNALDI BATEAN



04/12/2015

Berritasunak

ASAJA-Sevilla-ren lan-aholkularitzak informazio-jardunaldia antolatu zuen Gizarte Segurantzari eta Laneko Ikuskaritzari buruz nekazaritzaren arloan. Joan den azaroaren 19an egin zen, besteak beste, Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile Fraternidad-Muprespa-ren laguntzarekin.  
   
 Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorreko eta Enplegu eta [Gizarte Segurantza](/eu-ES/gizarte-segurantza) Ministerioaren Laneko Ikuskaritzako txostengile adituek garatutako nobedadeak eta alderdirik garrantzitsuenak aurkeztu ziren; baita mutualitateen ordezkarienak [ere](/eu-ES/ere), jardunaldi horretan parte hartu baitzuten.  
  
 Heldutako gaien artean, bazeuden zenbait oso interesgarri, adibidez Gizarte Aseguruen Likidazio Sistemaren inguruko berriak, nekazaritzako enpresen araudi-esparruaren barruan, edo Laneko Ikuskaritza egiteko irizpideak.  
   
 Mutualitatearen aldetik, Hegoaldeko eskualdeko zuzendari Sonia Medrano Pascual andereak hitz egin zuen. Bere mintzaldiaren gaia hauxe izan zen: Gizarte Segurantzako mutualitate laguntzaileek egiten duten Laneko Istripuen kudeaketa eta kontrola. Horrez gain, bukaera emateaz [ere](/eu-ES/ere) arduratu zen.

   
 "Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"