---
title: "FRATERNIDAD-MUPRESPA-K OHIKO BATZAR NAGUSIA EGIN DU"
lang: "eu"
type: "noticia"
updated: "2021-03-26"
url: "https://www.fraternidad.com/eu-ES/noticias/fraternidad-muprespa-k-ohiko-batzar-nagusia-egin-du"
translations:
  es: "https://www.fraternidad.com/es-ES/noticias/fraternidad-muprespa-celebra-su-junta-general-ordinaria"
  ca: "https://www.fraternidad.com/ca-ES/noticias/fraternidad-muprespa-celebra-la-seva-junta-general-ordinaria"
  eu: "https://www.fraternidad.com/eu-ES/noticias/fraternidad-muprespa-k-ohiko-batzar-nagusia-egin-du"
  gl: "https://www.fraternidad.com/gl-ES/noticias/fraternidad-muprespa-celebra-sua-xunta-xeral-ordinaria"
---

 ![Imagen Noticias](/sites/default/files/styles/style_1920x400/public/default_images/AdobeStock_71587395.jpg?itok=mOsqCscy)

 

# FRATERNIDAD-MUPRESPA-K OHIKO BATZAR NAGUSIA EGIN DU



28/07/2011

Berritasunak

 Atzo, uztailak 27, Madrilen egin zen [Fraternidad-Muprespa-ko](/) Ohiko Batzar Nagusia, non 2010eko ekitaldiko Urteko kontuak eta Memoria onartu ziren, Gizarte Segurantzaren Esku-hartze Orokorraren ikuskaritza txostenarekin batera aurkeztuak.

 Batzar Nagusia [Fraternidad-Muprespa](/eu-ES/fraternidad-muprespa)-ko Madrilgo Ospitale Nagusian egin zen. Bertan, gure entitateko zuzendari Carlos Espinosa de los Monterosek , zuzendari nagusi  Carlos Arandak lagunduta, seinalatu zuenez, egungo egoera ekonomiko zailaren kontra bada [ere](/eu-ES/ere), [Fraternidad-Muprespa](/eu-ES/fraternidad-muprespa)-ren finantza egoera oso egonkorra da, 2010eko ekitaldian emaitzak % 33 handitu zirelako aurreko urtearekiko.

 Gizarte Segurantzako afiliazioaren murrizketagatiko sarreren murrizketa berriari aurre egin behar izan diote Lan Istripuen Mutualitateek, lan-istripuen eta lanbide-gaixotasunen tarifek behera egin dute eta, horrez gain, sektore publikoari lotuta daudenez, aurrekontuetan mugapenak izan dituzte. Hala eta guztiz [ere](/eu-ES/ere), 2010eko ekitaldian [Fraternidad-Muprespa](/eu-ES/fraternidad-muprespa)-k izandako emaitzak onak izan dira, izan [ere](/eu-ES/ere), 2010eko abenduaren 31n Entitatearen berezko funtsak (Gizarte Segurantzaren ondare izanik) 437,87 milioi eurokoak ziren, eta izapidetzen ari ziren kontingentzien hornidurak 71,8 milioi eurokoak; zifra horiek gure entitatearen kaudimen mailaren isla dira.

 2010eko ekitaldian Gizarte Segurantzaren Ondarearen kudeaketari dagozkion Mutualitatearen guztizko sarrerak 978,73 milioi eurokoak izan ziren.

   
 "Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"