---
title: "FRATERNIDAD-MUPRESPA-K PREBENTZIO JARDUNALDI BAT ANTOLATU DU ZARAGOZAN"
lang: "eu"
type: "noticia"
updated: "2021-03-26"
url: "https://www.fraternidad.com/eu-ES/noticias/fraternidad-muprespa-k-prebentzio-jardunaldi-bat-antolatu-du-zaragozan"
translations:
  es: "https://www.fraternidad.com/es-ES/noticias/fraternidad-muprespa-ha-celebrado-una-jornada-de-prevencion-en-zaragoza"
  ca: "https://www.fraternidad.com/ca-ES/noticias/fraternidad-muprespa-ha-celebrat-una-jornada-de-prevencio-saragossa"
  eu: "https://www.fraternidad.com/eu-ES/noticias/fraternidad-muprespa-k-prebentzio-jardunaldi-bat-antolatu-du-zaragozan"
  gl: "https://www.fraternidad.com/gl-ES/noticias/fraternidad-muprespa-realizou-unha-xornada-de-prevencion-en-zaragoza"
---

 ![Imagen Noticias](/sites/default/files/styles/style_1920x400/public/default_images/AdobeStock_71587395.jpg?itok=mOsqCscy)

 

# FRATERNIDAD-MUPRESPA-K PREBENTZIO JARDUNALDI BAT ANTOLATU DU ZARAGOZAN



24/02/2016

Berritasunak

Gizarte Segurantzaren kolaboratzailea den [Fraternidad-Muprespa](/eu-ES/fraternidad-muprespa) Mutuak dibulgazio-saio bat egin zuen joan den otsailaren 23an, hain zuzen [ere](/eu-ES/ere) gai honi buruzkoa: “Prebentzio-heziketa gehiegizko esfortzua saihesteko”.

José Luis Fernández Medina jaunak –Lan-arriskuen prebentzio teknikaria da Mutuan– argi eta sakon azaldu du arrisku espezifikoaren kontzeptua, bai eta gehiegizko esfortzuak saihesteari begira lantokian garatu beharreko prebentzio- eta zuzenketa-neurriak [ere](/eu-ES/ere).

[Fraternidad-Muprespa](/eu-ES/fraternidad-muprespa) Mutuako kide diren zenbait enpresatako prebentzio eta kudeaketako arduradunak, tarteko agintariak eta langileak zeuden entzuleen artean. Bertaratutakoek interes eta parte-hartze handia erakutsi dute.

Bukatzean eztabaida bizia piztu da, honako parte-hartzaile hauen artean: Eva Ramón Arbués, Fraternidad-Muprespa Mutuako Zaragozako probintzia-zuzendaria, eta Belén Lázaro Valero eta Olga Moreno Acero aholkulari teknikoak.

   
 "Zure Mutua - Kalitatea eta zerbitzua, urteko 365 egunetan"