---
title: "Fraternidad-Muprespa mutualitatea ezagutarazteko jardunaldia egin da las palmasen"
lang: "eu"
type: "noticia"
updated: "2021-03-26"
url: "https://www.fraternidad.com/eu-ES/noticias/fraternidad-muprespa-mutualitatea-ezagutarazteko-jardunaldia-egin-da-las-palmasen"
translations:
  es: "https://www.fraternidad.com/es-ES/noticias/se-ha-celebrado-en-las-palmas-una-jornada-divulgativa-de-fraternidad-muprespa"
  ca: "https://www.fraternidad.com/ca-ES/noticias/sha-celebrat-las-palmas-una-jornada-divulgativa-de-fraternidad-muprespa"
  eu: "https://www.fraternidad.com/eu-ES/noticias/fraternidad-muprespa-mutualitatea-ezagutarazteko-jardunaldia-egin-da-las-palmasen"
  gl: "https://www.fraternidad.com/gl-ES/noticias/tivo-lugar-nas-palmas-unha-xornada-divulgativa-de-fraternidad-muprespa"
---

 ![Imagen Noticias](/sites/default/files/styles/style_1920x400/public/default_images/AdobeStock_71587395.jpg?itok=mOsqCscy)

 

# Fraternidad-Muprespa mutualitatea ezagutarazteko jardunaldia egin da las palmasen



29/04/2011

General

Jende ugari bildu zen Kanaria Handiko Las Palmasko CLUB NATACION METROPOLE klubean Mutualitateak antolatutako jardunaldietara; 60 pertsona baino gehiago bertaratu ziren, kolaboratzaile eta enpresarien artean, eta erakunde publikoetako hainbat pertsona [ere](/eu-ES/ere) bertan izan ziren, hurrengo hauek besteak beste: Kanarietako Laneko Ikuskatzaileko burua, Las Palmasko Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorreko probintzia-zuzendaria, GSINeko probintzia-zuzendariordea, Lan Segurtasuneko Kanarietako Institutuko Prestakuntzako burua, Osasun-erabiltzaileen eskubideen bulegoko (ODDUS) probintzia-burua, Kanarietako Gobernuko Osasun Kontseilaritza eta Lan Osasunerako Unitateko ikuskatzaile burua.

Fraternidad Muprespa-ko probintzia-zuzendariak, Carlos Machok, eman zion hasiera ekitaldiari; bertaratutako guztiei eskerrak eman eta Fraternidad Muprespa-ren Plan Estrategikoaren berri eman zuen (komunikazioa alderdi nagusien artean duena), eta alderdi hori jardunaldien bidez sustatzeko zuen asmoa [ere](/eu-ES/ere) azaldu zuen. Komunikazio internautaren garai berriaren eta mutualitateak bitarte horretan (internet, Web korporatiboa, extranet eta gizarte-sareak) aitzindari izaten jarraitzeko zuen interesaren inguruan [ere](/eu-ES/ere) jardun zuen. "Jardunaldi Garbiak" izango zirela [ere](/eu-ES/ere) aipatu zuen, non paperik ez zen entregatuko, "Basoen Nazioarteko Urtearekiko" [konpromisoa](/eu-ES/konpromisoa) zela eta; eta "Munduko Ituna" zertan datzan azaldu zuen labur-labur, eta CD, Pendrive eta antzeko bitartekoen bidezko aurkezpena egin zuen.

Julio Santos jaunak, Sare Saileko zuzendariak, Gizarte Segurantzaren azken erreformen berri eman zuen (Haurdunaldiko Arriskuak, Langile autonomoen lanuztea, seme-alabak gaixotasun larriekin dituzten gurasoentzako laguntzak); eta, ondoren, bertaratutako publikoak Extranet zerbitzuari eskainitako harrera ona azaldu zuen.

Pedro Varona jaunak, Kanarietako Prebentzioaren teknikariak, atsedenaldiaren eta kafe-orduaren ondoren, ezbehar-kopurua murrizteko lanean diharduten enpresei kuotak jaisteko sistema (BONUSA) zertan datzan argitu zuen.

Hiru ordu iraun zituen jardunaldiaren ostean, gaubeila atsegina egin zen Klubeko igerilekuetako terrazan, non gure herrialdeko mutualitate-sektorearen egungo egoeraren inguruan lasai-lasai hitz egin zen.

   
"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta zerbitzua, urteko 365 egunetan"

 

 ![Fraternidad-Muprespa mutualitatea ezagutarazteko jardunaldia egin da las palmasen](/sites/default/files/styles/400x400/public/2016-12/jornada-informativa-las-palmas_6.jpg?itok=6wHMrYru)