---
title: "FRATERNIDAD-MUPRESPA MUTUALITATEAK e-Salud 2012 EKITALDIAN PARTE HARTU DU"
lang: "eu"
type: "noticia"
updated: "2021-03-26"
url: "https://www.fraternidad.com/eu-ES/noticias/fraternidad-muprespa-mutualitateak-e-salud-2012-ekitaldian-parte-hartu-du"
translations:
  es: "https://www.fraternidad.com/es-ES/noticias/la-mutua-fraternidad-muprespa-participa-en-el-evento-e-salud-2012"
  ca: "https://www.fraternidad.com/ca-ES/noticias/la-mutua-fraternidad-muprespa-participa-en-lesdeveniment-e-salut-2012"
  eu: "https://www.fraternidad.com/eu-ES/noticias/fraternidad-muprespa-mutualitateak-e-salud-2012-ekitaldian-parte-hartu-du"
  gl: "https://www.fraternidad.com/gl-ES/noticias/mutua-fraternidad-muprespa-participa-no-evento-e-salud-2012"
---

 ![Imagen Noticias](/sites/default/files/styles/style_1920x400/public/default_images/AdobeStock_71587395.jpg?itok=mOsqCscy)

 

# FRATERNIDAD-MUPRESPA MUTUALITATEAK e-Salud 2012 EKITALDIAN PARTE HARTU DU



12/06/2012

Berritasunak

 Ekitaldi hau, IIRk Madrilen 2012ko ekainaren 7an antolatutakoa, teknologia eta osasungintza elkartzen dituen ekitaldiaren zazpigarren edizioa da.

 Hauen parte-hartzea izan du: autonomia-erkidegoetako osasun zerbitzu desberdinak (Madril, Valentzia, Extremadura), Gizarte Segurantzako istripu mutualitateak ([Fraternidad-Muprespa](/eu-ES/fraternidad-muprespa), MAZ), ospitale publiko eta pribatuak, erakundeak, unibertsitateak eta Carlos III Osasun Institutua.

 Fraternidad-Mupresparen parte-hartzeaInformazio Sistemen zuzendariorde nagusi Pedro Serrera Cobosen eskutik etorri zen. Hain zuzen [ere](/eu-ES/ere), “Business Intelligence-a nola erabili osasun baliabideen erabilpen eraginkorra lortzeko” gaia landu zuen. Bere hitzaldian adierazledun kudeaketarako aginte taula bat eraikitzeko prozesua azaldu zuen (adierazle horiek hobekuntza helburu bilakatzen dira), baita horien hedapena enpresako maila guztietara teknologia berriei esker nola egin [ere](/eu-ES/ere).

 Ekitaldiak beste gaurkotasun gai batzuk [ere](/eu-ES/ere) aztertu zituen: gailu mugikorren erabilera, gaixoari buruzko informazioaren konfidentzialtasuna eta segurtasuna, prozesuen elkarreragingarritasuna eta telemedikuntzako azken aplikazioak, besteak beste.

 Osasun kudeaketaren eta osasungintzari aplikatutako IKTen arloko profesional ugariren parte-hartzea izan zuen.

   
 "Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"