---
title: "FRATERNIDAD-MUPRESPA-REN OHIKO BATZAR NAGUSIA 2014"
lang: "eu"
type: "noticia"
updated: "2021-03-26"
url: "https://www.fraternidad.com/eu-ES/noticias/fraternidad-muprespa-ren-ohiko-batzar-nagusia-2014"
translations:
  es: "https://www.fraternidad.com/es-ES/noticias/junta-general-ordinaria-de-fraternidad-muprespa-2014"
  ca: "https://www.fraternidad.com/ca-ES/noticias/junta-general-ordinaria-de-fraternidad-muprespa-2014"
  eu: "https://www.fraternidad.com/eu-ES/noticias/fraternidad-muprespa-ren-ohiko-batzar-nagusia-2014"
  gl: "https://www.fraternidad.com/gl-ES/noticias/xunta-xeral-ordinaria-de-fraternidad-muprespa-2014"
---

 ![Imagen Noticias](/sites/default/files/styles/style_1920x400/public/default_images/AdobeStock_71587395.jpg?itok=mOsqCscy)

 

# FRATERNIDAD-MUPRESPA-REN OHIKO BATZAR NAGUSIA 2014



24/07/2014

Berritasunak

 Gaur osteguna, uztailak 24, Fraternidad-Muprespa-ren Ohiko Batzar Nagusia egin da, eta 2013ko ekitaldiari dagozkion kontuak onartu dira bertan.  
   
 Mutualitateko presidente Carlos Espinosa de los Monteros y Bernaldo de Quirós jaunaren esanetan, egungo egoera ekonomikoa iazkoa baino baikorragoa bada [ere](/eu-ES/ere), pasa den ekitaldian [ere](/eu-ES/ere) lanpostu garbia desagertu eta Gizarte Segurantzako afiliatu-kopurua %3,49 murriztu zen. Ondorioz, [Fraternidad-Muprespa](/eu-ES/fraternidad-muprespa)-k babesten zuen herritar-kopurua %2,35 jaitsi zen Kontingentzia Profesionalari dagokionez; Kontingentzia Arruntaren kasuan, ordea, %2,35 egin zuen gora.   
   
 Lanpostuak desagertu badira [ere](/eu-ES/ere), [Fraternidad-Muprespa](/eu-ES/fraternidad-muprespa)-k 121.114 enpresekin amaitu zuen 2013. urtea, 2012an baino %0,41 [enpresa](/eu-ES/enpresa) gehiagorekin, alegia; sektoreko hirugarren mutualitatea da sarreren zenbatekoari dagokionez, eta 2013an, laugarren erakundearekiko zuen aldea bikoiztea lortu zuen.  
   
 Hori horrela, Gizarte Segurantzaren Ondarearen kudeaketari dagozkion sarrerak 920,6 milioi eurokoak izan ziren 2013an, %6,15 gutxiago. Baina sarrera-kopuruak behera egin badu [ere](/eu-ES/ere), [Fraternidad-Muprespa](/eu-ES/fraternidad-muprespa) eraginkortasun goresgarria erakusten ari da; iazko ekitaldiko emaitzarekin alderatuz gero, %24,47ko igoera eta 96.059.947,86 milioiko soberakina izan du.  
   
 Mutualitateko langile guztien ahalegina aitortu du presidenteak, eta hirugarren urtez aplikatzen den Plan Estrategiko Korporatiboaren aipamen berezia [ere](/eu-ES/ere) egin du. Eraginkortasunaren, etengabeko hobekuntzaren eta mutualisten gogobetetzearen alde apustu eginez, aldi honetan zehar Mutualitateak funtzionatzeko eran jauzi kualitatiboa egin duela gogorarazi zuen.  
   
 Ekitaldiaren ostean, Fraternidad-Muprespa-ko sei kolaboratzailek aitorpena jaso zuten Mutualitatearekiko fideltasunagatik. Haietako bakoitza Lurraldeko Zuzendaritza ezberdin batekoa da:

* ASESORES TITULADOS S.A. - ATISA (MADRIL).
* AFICOEX ASESORIA S.L. (CÁCERES).
* PALLARES ASESORES DE EMPRESAS, S.L. (BARTZELONA).
* SERVIEQUIPO S.A. (BIZKAIA).
* ASESORIA ABREU Y ASOCIADOS, S.L. (LAS PALMAS).
 
 Jarraian, iraunkortasun-sariak eman zitzaizkien Mutualitatean 25 urtez lan egin dutenei.   
   
 Eta Ohiko [Batzar Nagusia](/eu-ES/batzar-nagusia) amaitutzat emateko, Carlos Espinosa de los Monteros y Bernaldo de Quirós jaunak eskerrak eman zizkien mutualistei, Erakundearekiko izandako konfiantzagatik, horixe baita izateko arrazoiari zentzua ematen diona.

![]()

![]()

![]()

 [ IKUSI 2013KO URTEKO TXOSTENA ETA IRAUNKORTASUN-MEMORIA

 ![]()IKUSI ETA DESKARGATU ](/memoria2013/)   
 "Zure Mutualitatea, 275 - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"