---
title: "FRATERNIDAD-MUPRESPA-REN OHIKO BATZAR NAGUSIA"
lang: "eu"
type: "noticia"
updated: "2021-03-26"
url: "https://www.fraternidad.com/eu-ES/noticias/fraternidad-muprespa-ren-ohiko-batzar-nagusia"
translations:
  es: "https://www.fraternidad.com/es-ES/noticias/junta-general-ordinaria-de-fraternidad-muprespa"
  ca: "https://www.fraternidad.com/ca-ES/noticias/junta-general-ordinaria-de-fraternidad-muprespa"
  eu: "https://www.fraternidad.com/eu-ES/noticias/fraternidad-muprespa-ren-ohiko-batzar-nagusia"
  gl: "https://www.fraternidad.com/gl-ES/noticias/xunta-xeral-ordinaria-de-fraternidade-muprespa"
---

 ![Imagen Noticias](/sites/default/files/styles/style_1920x400/public/default_images/AdobeStock_71587395.jpg?itok=mOsqCscy)

 

# FRATERNIDAD-MUPRESPA-REN OHIKO BATZAR NAGUSIA



24/07/2013

Berritasunak

Atzo, uztailak 23,  Fraternidad-Muprespa-ren ohiko batzar nagusia egin zen, eta bertan onartu ziren 2012 ekitaldiari dagozkion kontuak.

Gure presidentea den Carlos Espinosa de los Monteros y Bernaldo de Quirósen hitzetan, sei urtez egoera zailean lan egin badugu [ere](/eu-ES/ere) eta bost urtez kuotak murriztu egin badira [ere](/eu-ES/ere), gure esfortzuari esker Mutualitatearen kide diren [enpresa](/eu-ES/enpresa) kopuruak %5,3 egin du gora, 2011. urtearekin alderatuta.

Bestalde, Laneko gertakizunen gastuek %16,4 egin dute gora, baita Gertakizun arruntek [ere](/eu-ES/ere), %13,8.  
 Diru-sarrerak murriztu egin badira [ere](/eu-ES/ere), [Fraternidad-Muprespa](/eu-ES/fraternidad-muprespa)-k egokitzapen eta eraginkortasun gaitasun ezin hobea erakutsi du; hala erakusten du aurreko urtekoa baino %16 handiagoa den emaitzak, 77,2 milioi soberakinekin.

Mutualitateko langileei [ere](/eu-ES/ere) haien esfortzua aitortu zien egindako lanean, bizi dugun egoera ekonomiko zaila gorabehera.

Aurten nobedadea Repsol-i I Escolástico Zaldívar saria emana da. Repsol [Fraternidad-Muprespa](/eu-ES/fraternidad-muprespa)-ren kide da, eta langile desgaituen segurtasuna eta [osasuna](/eu-ES/osasuna) bermatzeko erakutsi duen sentsibilitatea, esfortzua eta ardura izan dira besteengandik bereizi dutenak.

Saria jasotzen Patricia Sanz Madroño andrea izan zen, Repsol-eko Lan eta [Merkataritza](/eu-ES/merkataritza) Harremanen kudeatzailea.

Sari ekonomikoarekin batera, Álvaro Moreno jaunak egindako eskultura bat [ere](/eu-ES/ere) eman zioten. Moreno DALMA fundazioko kide da, eta bazterketa arriskuan dauden pertsonak integratzen lan egiten du fundazioak.

Saria eman zuen epaimahaiak FEAFES-Cáceres enpresari (Gaixotasun Mentalak dituzten Pertsonen eta Familiartekoen Elkartea) aipamen berezia egitea adostu zuen.  
   
 Ondoren eskerrak emateko saria eman zieten Fraternidad-Muprespa-ren sei kolaboratzaileri (Lurralde Zuzendaritza bakoitzeko bat), Mutualitatearekiko izandako fideltasunagatik.

Amaitzeko, iraunkortasun sariak eman zizkien Mutualitatean 25 urtez lan egin dutenei.

Carlos Espinosa de los Monteros y Bernaldo de Quirós  jaunak Ohiko Batzar Nagusiari amaiera eman zion mutualistei Fraternidad-Muprespa-n izandako fideltasunagatik.

 [Ikusi 2012ko memoria

 ![]()IKUSI 2012KO MEMORIA ](/memoria2012/)   
 "Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"