---
title: "FRATERNIDAD-MUPRESPAK ANTOLATUTAKO ZAHARTZEA ETA LANA IZENEKO INFORMAZIO-JARDUNALDI BAT EGIN DA TENERIFEN"
lang: "eu"
type: "noticia"
updated: "2021-03-26"
url: "https://www.fraternidad.com/eu-ES/noticias/fraternidad-muprespak-antolatutako-zahartzea-eta-lana-izeneko-informazio-jardunaldi-bat"
translations:
  es: "https://www.fraternidad.com/es-ES/noticias/se-ha-celebrado-una-jornada-informativa-sobre-envejecimiento-y-trabajo-organizada-por"
  ca: "https://www.fraternidad.com/ca-ES/noticias/sha-celebrat-una-jornada-informativa-sobre-envelliment-i-treball-organitzada-fraternidad"
  eu: "https://www.fraternidad.com/eu-ES/noticias/fraternidad-muprespak-antolatutako-zahartzea-eta-lana-izeneko-informazio-jardunaldi-bat"
  gl: "https://www.fraternidad.com/gl-ES/noticias/celebrouse-unha-xornada-informativa-sobre-envellecemento-e-traballo-organizada-por"
---

 ![Imagen Noticias](/sites/default/files/styles/style_1920x400/public/default_images/AdobeStock_71587395.jpg?itok=mOsqCscy)

 

# FRATERNIDAD-MUPRESPAK ANTOLATUTAKO ZAHARTZEA ETA LANA IZENEKO INFORMAZIO-JARDUNALDI BAT EGIN DA TENERIFEN



02/12/2011

Berritasunak

 [Fraternidad-Muprespa](/eu-ES/fraternidad-muprespa) mutualitateak, Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskapenarekin eta Kanarietako Gobernuarekin batera, zahartzeak lan-arloan izan ditzakeen ondorioei eta eraginei buruzko informazio-jardunaldia antolatu zuen pasa den azaroaren 30ean.

 Jardunaldia Gizarte Segurantzako Kanariar Institutuan egin zen, eta jende ugari bertaratu zen, hala nola, osasun, prebentzio eta lan-gaietako adituak eta sindikatuak, baita [enpresa](/eu-ES/enpresa)-arduradunak eta [enpresa](/eu-ES/enpresa)-zuzendariak [ere](/eu-ES/ere).

 Gizarte Segurantzako sistemaren eguneratzeari, egokitzeari eta modernizazioari buruzko abuztuaren 1eko 27/2011 Legeari jarraiki, 65 urtetik 67 urtera berandutuko da erretiratzeko adina; horregatik, adina areagotzeak lanerako prebentzioan, absentismoan eta baldintzetan izan ditzakeen eraginen inguruan kontzientziatu behar zaie eragileei. Kolektibo horretarako prebentzio-politikek oinarri izan behar dituzten funtsezko ardatzek aspektu jakin batzuei eman behar die erantzuna: lanpostuetara egokitzea eta lanpostuak egokiak direla zehaztea; kolektibo kaltetuarentzako [ere](/eu-ES/ere) diren lan-baldintzei buruzko prebentzio espezifikoa; talde horien jarrera lanerako ezintasun iragankorrean.

 Lan-bizitza luzatzeak langilearen osasunean eraginik ez izateko, azkar, seguru eta modu jarraituan esku hartu behar da, langileen ohiko berezitasunak ezagutu behar dira, eta egoerara egokitzeko prebentzio-neurriak aplikatu behar dira.

   
 "Zure Mutualitatea - Kalitatea eta zerbitzua, urteko 365 egunetan"