---
title: "Fraternidad-Muprespak Barco de Valdeorrasen eskainitako lehen sorospenei buruzko tailerra"
lang: "eu"
type: "noticia"
updated: "2021-03-26"
url: "https://www.fraternidad.com/eu-ES/noticias/fraternidad-muprespak-barco-de-valdeorrasen-eskainitako-lehen-sorospenei-buruzko-tailerra"
translations:
  es: "https://www.fraternidad.com/es-ES/noticias/taller-de-primeros-auxilios-impartido-por-fraternidad-muprespa-en-barco-de-valdeorras"
  ca: "https://www.fraternidad.com/ca-ES/noticias/taller-de-primers-auxilis-impartit-fraternidad-muprespa-barco-de-valdeorras"
  eu: "https://www.fraternidad.com/eu-ES/noticias/fraternidad-muprespak-barco-de-valdeorrasen-eskainitako-lehen-sorospenei-buruzko-tailerra"
  gl: "https://www.fraternidad.com/gl-ES/noticias/taller-de-primeiros-auxilios-impartido-por-fraternidad-muprespa-no-barco-de-valdeorras"
---

 ![Imagen Noticias](/sites/default/files/styles/style_1920x400/public/default_images/AdobeStock_71587395.jpg?itok=mOsqCscy)

 

# Fraternidad-Muprespak Barco de Valdeorrasen eskainitako lehen sorospenei buruzko tailerra



04/05/2017

Semana de la prevención

Concello de a Rúa eta Fraternidad-Muprespa izan ziren langileei zuzendutako lehen sorospenei buruzko ikastaro aurreratuaren antolatzaileak. Avenida kultura-zentroko instalazioetan eskaini zen.

José Manuel Sampayo Fraternidad-Muprespako zuzendari probintzialak aurkeztu zuen tailerra, eta parte-hartzaileei bertaratu izana eskertu ondoren, Leandro de Justo Fraternidad-Mupresparen O Barcoko zuzendariak eta Romina Pérez Mutualitatearen erizaintzako unibertsitate-diplomadunak (EUD) hartu zuten hitza.

Tailerra era teoriko eta praktikoan eskaini zen. Zati praktikoan, arnasketa ariketak, ahoz ahokoa eta bihotz-masajea landu zituzten.

Parte-hartzaileek ikastaroaren erabilgarritasuna azpimarratu zuten, eta tailerrera joan izana egiaztatzen duen diploma bana jaso zuten.