---
title: "FRATERNIDAD-MUPRESPAK BAT EGIN DU BERDINTASUNAREKIKO KONPROMISOAREKIN"
lang: "eu"
type: "noticia"
updated: "2021-03-26"
url: "https://www.fraternidad.com/eu-ES/noticias/fraternidad-muprespak-bat-egin-du-berdintasunarekiko-konpromisoarekin"
translations:
  es: "https://www.fraternidad.com/es-ES/noticias/fraternidad-muprespa-se-suma-al-compromiso-por-la-igualdad"
  ca: "https://www.fraternidad.com/ca-ES/noticias/fraternidad-muprespa-safegeix-al-compromis-la-igualtat"
  eu: "https://www.fraternidad.com/eu-ES/noticias/fraternidad-muprespak-bat-egin-du-berdintasunarekiko-konpromisoarekin"
  gl: "https://www.fraternidad.com/gl-ES/noticias/fraternidad-muprespa-sumase-ao-compromiso-pola-igualdade"
---

 ![Imagen Noticias](/sites/default/files/styles/style_1920x400/public/default_images/AdobeStock_71587395.jpg?itok=mOsqCscy)

 

# FRATERNIDAD-MUPRESPAK BAT EGIN DU BERDINTASUNAREKIKO KONPROMISOAREKIN



17/03/2016

Berritasunak

Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Woman’s Week fundazioak Emakumearen Nazioarteko Astearen VI. edizioa antolatu du, “Konpromisoak elkartzen gaitu” lelopean. Egun horietan, hainbat hitzaldi eta mahai-inguru izan dira eta, haietan, enpresetako jardunbide egokiekin eta enpresek berdintasun, bateratze eta erantzukidetasunaren arloetan duten inplikazioarekin erlazionatutako gaiak aztertu dira.

Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile Fraternidad-Muprespak Lan Harremanen eta Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren Arloaren bidez, bat egin nahi izan du Fundazioaren ekimenarekin, eta “Berdintasunaren aldeko dekalogoa” sinatu du. Horren bidez, mutualitateak gizonen eta emakumeen arteko tratu- eta aukera-berdintasunarekin, bateratzearekin eta erantzukidetasunarekin duen [konpromisoa](/eu-ES/konpromisoa) bermatzeko hamar printzipioak beteko dituela hitzeman du.

“Berdintasunaren aldeko konpromisora” atxikitzea Fraternidad-Muprespak Berdintasunari lotuta eta Gizarte Erantzukizun Korporatiboko Planaren esparruan burutzen dituen ekintzen eta politiken [ondorioa](/eu-ES/ondorioa) da.

   
 "Zure mutualitatea - Kalitatea eta zerbitzua, urteko 365 egunetan"