---
title: "FRATERNIDAD-MUPRESPAK DIGA ZIURTAGIRIA JASO DU GASTEIZEN, 5 IZARREKIN"
lang: "eu"
type: "noticia"
updated: "2021-03-26"
url: "https://www.fraternidad.com/eu-ES/noticias/fraternidad-muprespak-diga-ziurtagiria-jaso-du-gasteizen-5-izarrekin"
translations:
  es: "https://www.fraternidad.com/es-ES/noticias/fraternidad-muprespa-recibe-el-distintivo-diga-5-estrellas-en-vitoria-gasteiz"
  ca: "https://www.fraternidad.com/ca-ES/noticias/fraternidad-muprespa-rep-el-distintiu-diga-5-estrelles-vitoria-gasteiz"
  eu: "https://www.fraternidad.com/eu-ES/noticias/fraternidad-muprespak-diga-ziurtagiria-jaso-du-gasteizen-5-izarrekin"
  gl: "https://www.fraternidad.com/gl-ES/noticias/fraternidad-muprespa-recibe-o-distintivo-diga-5-estrelas-en-vitoria-gasteiz"
---

 ![Imagen Noticias](/sites/default/files/styles/style_1920x400/public/default_images/AdobeStock_71587395.jpg?itok=mOsqCscy)

 

# FRATERNIDAD-MUPRESPAK DIGA ZIURTAGIRIA JASO DU GASTEIZEN, 5 IZARREKIN



17/11/2016

Berritasunak

Gasteizko Fraternidad-Muprespak DIGA adierazgarria jaso zuen azaroaren 16an laguntza-zentroen kategorian, 5 izarrekin.  
 Ekitaldia hasi baino lehen, bisitaldi gidatua egin zen Gasteizko laguntza-zentroan barrena. Bertan, irisgarritasunaren arloan zentroak dituen hobekuntza guztiak nabarmendu ziren. Bisitaldian, halaber, keinu-hizkuntzako interprete bat [ere](/eu-ES/ere) izan zen.  
   
 Ondoren, Shangri-La fundazioaren zuzendariondoko Ignacio Lucinik eta Gasteizko alkateorde Itziar Gonzalok plaka bereizgarria eman zioten Fraternidad-Muprespako zuzendariorde nagusi Pedro Serrerari; hark, eskerrak eman ondoren, aipatu zuen “ziurtagiri hori lortu duten Fraternidad-Muprespako 83 zentroetatik Gasteizkoak baino ez dituela 5 izarrak erdietsi”.  
   
 Gasteizko Udalari dagokionez, Itziar Gonzalok eskerrak eman zituen ospakizunaren zati izateagatik eta erakundeak herritar guztiei sarbidea errazteko hartutako [konpromisoa](/eu-ES/konpromisoa) dela eta.   
   
 Ignacio Lucinik, bere aldetik, nabarmendu zuen “konpromiso horren ondorioz, desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorra bete dela uste baino urtebete lehenago (1/2013 Legegintzako Errege Dekretua); Fraternidad-Muprespa, hortaz, aitzindari da hiritarrentzako irisgarritasuna bermatzen”.  
   
 Azkenik, Instituto Italiano del Marchio Di Quialitáko (IMQ) zuzendari nagusi Alejandro Garcíak Gasteiz hiria zoriondu zuen “irisgarritasunaren arloan aurrendari izateagatik. Bestalde, azpimarratu zuen Fraternidad-Muprespa eredua dela guztiontzat, espero baino urtebete lehenago bete baititu DIGAren baldintzak 83 zentrotan; hala ere, orain dator zailena: ziurtagiriei eustea, alegia”.   
   
 Gonbidatuen artean izan ziren, besteak beste, GSINren probintziako zuzendari Carmelo Rodríguez, GSDOren probintziako zuzendari Amaia Palacios eta Gizarte Graduatuen Elkargoko presidente Andoni Landaluce, Fraternidad-Muprespako instalazioen eta zerbitzuaren kalitatea goraipatu dutenak.

   
 "Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"