---
title: "FRATERNIDAD MUPRESPAK PREL ETA CUME-RI BURUZKO MAHAI-INGURU BAT ANTOLATU ZUEN ALMERIAN"
lang: "eu"
type: "noticia"
updated: "2021-03-26"
url: "https://www.fraternidad.com/eu-ES/noticias/fraternidad-muprespak-prel-eta-cume-ri-buruzko-mahai-inguru-bat-antolatu-zuen-almerian"
translations:
  es: "https://www.fraternidad.com/es-ES/noticias/fraternidad-muprespa-ha-celebrado-en-almeria-una-mesa-redonda-sobre-el-prel-y-el-cume"
  ca: "https://www.fraternidad.com/ca-ES/noticias/fraternidad-muprespa-ha-celebrat-almeria-una-taula-rodona-sobre-la-prel-i-la-cume"
  eu: "https://www.fraternidad.com/eu-ES/noticias/fraternidad-muprespak-prel-eta-cume-ri-buruzko-mahai-inguru-bat-antolatu-zuen-almerian"
  gl: "https://www.fraternidad.com/gl-ES/noticias/fraternidad-muprespa-realizou-en-almeria-unha-mesa-redonda-sobre-o-prel-e-o-cume"
---

 ![Imagen Noticias](/sites/default/files/styles/style_1920x400/public/default_images/AdobeStock_71587395.jpg?itok=mOsqCscy)

 

# FRATERNIDAD MUPRESPAK PREL ETA CUME-RI BURUZKO MAHAI-INGURU BAT ANTOLATU ZUEN ALMERIAN



09/03/2016

Ekitaldiaren laburpena

Pasa den martxoaren 8an, "Emakumearen Nazioarteko Eguna" zela eta, Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzailea den Fraternidad-Muprespak talde horrengan eragin zuzena nahiz zeharkakoa duten bi gai jorratzeko mahai-ingurua antolatu zuen, hots, haurdunaldiko eta edoskitzaro naturaleko arriskuaren ondoriozko prestazio ekonomikoa ([PREL](/eu-ES/prel)) eta minbizia edo beste gaixotasun larriren bat duten adingabeak zaintzeko prestazio ekonomikoa (CUME).

Lehenengo kasuan, emakumea laneratu dadin erraztea da helburua, bai eta lan-eta familia-bizitza bateragarri egiten saiatzea [ere](/eu-ES/ere). Bigarren egoerak sexu biei eragiten badie [ere](/eu-ES/ere), emakumeak eskatu ohi du, oro har, lanaldi-murrizketa minbizia edo beste gaixotasun larriren bat duten beren ardurapeko seme-alabak [une](/eu-ES/une) oro zaintzeko. Biak ala biak hainbat ikuspuntutatik landu ziren: araudi, laguntza eta prebentzio aldetik, alegia.

Gure erakundearen [enpresa](/eu-ES/enpresa)-kide batzuen giza baliabideetako arduradunek, lan-aholkulariek eta lan-arriskuen prebentzioko arduradunek [ere](/eu-ES/ere) parte hartu zuten Matilde Góngora Martínez andreak, Fraternidad-Mupresparen Almeriako zuzendari probintzialak, moderatutako bateratze-lan horretan.

Mutualitatearen Zuzendaritza Probintzialeko EUD den Mª Ángeles Abad Gómez andreak eta Alfonso Gerez Miras jaunak, Fraternidad-Muprespako lan-arriskuen prebentziorako goi-mailako teknikariak, [ere](/eu-ES/ere) parte hartu zuten.

Parte-hartzaile guztiek oso harrera ona egin zioten ekimenari.

   
 "Zure mutualitatea - Kalitatea eta zerbitzua, urteko 365 egunetan"