---
title: "FRATERNIDAD-MUPRESPAREN ETA PREVENCIONAR-EN ARTEKO LANKIDETZA AKORDIOA"
lang: "eu"
type: "noticia"
updated: "2021-03-26"
url: "https://www.fraternidad.com/eu-ES/noticias/fraternidad-mupresparen-eta-prevencionar-en-arteko-lankidetza-akordioa"
translations:
  es: "https://www.fraternidad.com/es-ES/noticias/acuerdo-de-colaboracion-entre-fraternidad-muprespa-y-prevencionar"
  ca: "https://www.fraternidad.com/ca-ES/noticias/acord-de-collaboracio-entre-fraternidad-muprespa-i-prevencionar"
  eu: "https://www.fraternidad.com/eu-ES/noticias/fraternidad-mupresparen-eta-prevencionar-en-arteko-lankidetza-akordioa"
  gl: "https://www.fraternidad.com/gl-ES/noticias/acordo-de-colaboracion-entre-fraternidad-muprespa-e-prevencionar"
---

 ![Imagen Noticias](/sites/default/files/styles/style_1920x400/public/default_images/AdobeStock_71587395.jpg?itok=mOsqCscy)

 

# FRATERNIDAD-MUPRESPAREN ETA PREVENCIONAR-EN ARTEKO LANKIDETZA AKORDIOA



13/01/2017

Berritasunak

Gizarte Segurantzarekin lan egiten duen 275. zenbakidun Fraternidad-Muprespa eta Prevencionar prebentzioan espezializatutako web atariak lankidetza akordio bat sinatu dute. Horri esker, elkarlanerako harremana ezarriko dute elkarrekin. Bi entitateek aldebiko [konpromisoa](/eu-ES/konpromisoa) hartzen dute biek lan-arriskuen prebentzioaren arloan gauzatzen dituzten jarduerak, ekimenak, argitalpenak eta beste ekintza interesgarriak hedatzeko.

Dokumentua Agustín Sánchez-Toledo Ledesma Prevencionar-eko administratzaileak eta Natalia Fernández Laviada Fraternidad-Muprespako Prebentzioko, Kalitateko eta Komunikazioko zuzendariordeak sinatu dute, urtarrilaren 12an, Fraternidad-Muprespak Cervantes kaleko 44. zenbakian dituen bulegoetan.

Hala bada, Fraternidad-Muprespak beste erakundeekin batera lan egitearen aldeko apustua egiten jarraitzen du.