---
title: "Prebentzioa Ciudad de Linares ikastetxera eraman dugu"
lang: "eu"
type: "noticia"
updated: "2021-03-26"
url: "https://www.fraternidad.com/eu-ES/noticias/prebentzioa-ciudad-de-linares-ikastetxera-eraman-dugu"
translations:
  es: "https://www.fraternidad.com/es-ES/noticias/llevamos-la-prevencion-al-centro-educativo-ciudad-de-linares"
  ca: "https://www.fraternidad.com/ca-ES/noticias/portem-la-prevencio-al-centre-educatiu-ciudad-de-linares"
  eu: "https://www.fraternidad.com/eu-ES/noticias/prebentzioa-ciudad-de-linares-ikastetxera-eraman-dugu"
  gl: "https://www.fraternidad.com/gl-ES/noticias/levamos-prevencion-ao-centro-educativo-cidade-de-linares"
---

 ![Imagen Noticias](/sites/default/files/styles/style_1920x400/public/default_images/AdobeStock_71587395.jpg?itok=mOsqCscy)

 

# Prebentzioa Ciudad de Linares ikastetxera eraman dugu



03/05/2017

Semana de la prevención

Apirilaren 28an, Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Nazioarteko Egunarekin bat etorriz, Fraternidad-Muprespa Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileak “Prebentzioaren II. astea” antolatu zuen, Ciudad de Linares ikastetxearekin elkarlanean.

Ángel Gilabertek prebentzioari buruzko hitzaldi teknikoak eskaini zituen, eta María Jesús López Linareseko laguntza-zentroko erizaintzako unibertsitate-diplomadunak (EUD) lehen sorospenei buruzko tailer teoriko eta praktikoa eman zuen.

Hori amaitzerakoan, Vicente Herrero Linareseko Mutualitatearen aholkulari teknikoak 8 urtetik beherako haurrei zuzendutako prebentzio kartelen lehiaketa bat antolatu zuen, eta, horren ostean, puxikak askatu zituzten laneko istripuen biktimen omenez.

Bertaratutakoek interes eta parte-hartze handiz eta esker onez jarraitu zuten jardunaldia, eta ondoren, haurren galderei era ezin hobean erantzun zieten antolatzaileek.