---
title: "Prebentzioa Plasenciako ikastetxeetara hurbildu da"
lang: "eu"
type: "noticia"
updated: "2021-03-26"
url: "https://www.fraternidad.com/eu-ES/noticias/prebentzioa-plasenciako-ikastetxeetara-hurbildu-da"
translations:
  es: "https://www.fraternidad.com/es-ES/noticias/la-prevencion-se-acerca-las-escuelas-de-plasencia"
  ca: "https://www.fraternidad.com/ca-ES/noticias/la-prevencio-sapropa-les-escoles-de-plasencia"
  eu: "https://www.fraternidad.com/eu-ES/noticias/prebentzioa-plasenciako-ikastetxeetara-hurbildu-da"
  gl: "https://www.fraternidad.com/gl-ES/noticias/prevencion-achegase-escolas-de-plasencia"
---

 ![Imagen Noticias](/sites/default/files/styles/style_1920x400/public/default_images/AdobeStock_71587395.jpg?itok=mOsqCscy)

 

# Prebentzioa Plasenciako ikastetxeetara hurbildu da



04/05/2017

Semana de la prevención

Apirilaren 24tik 27ra, Fraternidad-Muprespak antolatu duen prebentzioaren astearen barruan, Plasenciako Ordezkaritzak Arriskuen Prebentzioari buruzko hainbat jardunaldi garatu zituen La Salle-Guadalupe eta San Calixto ikastetxeetan.

Hauek izan ziren hizlariak: Carmen García González Fraternidad-Mupresparen Plasenciako prebentzio teknikaria eta María Gutiérrez Herrero Mutualitateko erizaintzako unibertsitate-diplomaduna (EUD). Hark, ondoren, bihotz-biriketako bizkortzearen inguruko prestakuntza eskaini zuen.

Ikastetxeetako irakasleez gain, 200 ikasle inguru hurbildu ziren ekitaldira, eta bizkortze praktiketan aktiboki hartu zuten parte, sortu zitzaizkien zalantza guztiei buruz galdetuz.