---
title: "Puertollanoko F-M bizkarrari buruzko tailer bat antolatu zuen San Juan Bosco Salesiar ikastetxean"
lang: "eu"
type: "noticia"
updated: "2021-03-26"
url: "https://www.fraternidad.com/eu-ES/noticias/puertollanoko-f-m-bizkarrari-buruzko-tailer-bat-antolatu-zuen-san-juan-bosco-salesiar"
translations:
  es: "https://www.fraternidad.com/es-ES/noticias/fraternidad-muprespa-de-puertollano-imparte-un-taller-de-espalda-en-el-colegio-salesiano"
  ca: "https://www.fraternidad.com/ca-ES/noticias/fraternidad-muprespa-de-puertollano-imparteix-un-taller-desquena-al-colegio-salesiano-san"
  eu: "https://www.fraternidad.com/eu-ES/noticias/puertollanoko-f-m-bizkarrari-buruzko-tailer-bat-antolatu-zuen-san-juan-bosco-salesiar"
  gl: "https://www.fraternidad.com/gl-ES/noticias/fraternidad-muprespa-de-puertollano-imparte-un-taller-de-costas-no-colexio-salesiano-san"
---

 ![Imagen Noticias](/sites/default/files/styles/style_1920x400/public/default_images/AdobeStock_71587395.jpg?itok=mOsqCscy)

 

# Puertollanoko F-M bizkarrari buruzko tailer bat antolatu zuen San Juan Bosco Salesiar ikastetxean



03/05/2017

Semana de la prevención

Joan den apirilaren 28an, Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Nazioarteko Eguna zela eta, Fraternidad-Muprespa Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileak bizkarrari buruzko tailer bat antolatu zuen Puertollanoko Ordezkaritzan.

Victor Simancas Gómez Puertollanoko Fraternidad-Muprespako fisioterapeutak bikain eman zuen bizkarrari buruzko tailer praktikoa. San Juan Bosco Salesiar ikastetxeko lanbide-heziketako ikasleei zegoen zuzenduta, eta bertan, lanean ari garen bitartean jarrera-ohitura osasungarriak izatearen garrantzia nabarmendu zen.

Prestakuntzaren ikuspuntutik, eta ikasleen aburuz, tailerra oso erabilgarria izan zen.