---
title: "Plan estrategiko korporatiboa 2015-2017"
lang: "eu"
type: "advanced_page"
updated: "2018-07-26"
url: "https://www.fraternidad.com/eu-ES/plan-estrategiko-korporatiboa-2015-2017"
translations:
  es: "https://www.fraternidad.com/es-ES/plan-estrategico-corporativo-2015-2017"
  ca: "https://www.fraternidad.com/ca-ES/pla-estrategic-corporatiu-2015-2017"
  eu: "https://www.fraternidad.com/eu-ES/plan-estrategiko-korporatiboa-2015-2017"
  gl: "https://www.fraternidad.com/gl-ES/plan-estratexico-corporativo-2015-2017"
  en: "https://www.fraternidad.com/en/corporate-strategic-plan-2015-2017"
  zh-hans: "https://www.fraternidad.com/cn/2015-2017niangongsizhanejihua"
---

 ![](/sites/default/files/styles/style_1920x400/public/default_images/imagen-noticia.jpg?itok=lfoHXwEj)

 

#  Plan estrategiko korporatiboa 2015-2017 



2011-2014ko lehen Plan Estrategiko Korporatiboa ezartzeak Entitatean eraldaketa suposatu zuen Fraternidad-Mupresparentzat; Mutualitatearen kudeaketaren arlo ia guztietan lan egiteko modua berrikusi zen, unitate desberdinak helburu korporatiboekin antolatuz eta lerrokatuz.

Mutualitateak Plan Estrategikoan ezarritako helburuen % 90 bete zituen eta, horrela, bolumenaren araberako posizioa indartzea eta kudeaketa ratioak sektoreko batez besteko mailetara hurbiltzea lortu zuen.

2015ean,

 ![Plan Estratégico Corporativo]()Bigarren Plan Estrategiko hau Mutuaren barneko hausnarketa prozesu baten emaitza da. Ia 1.200 lagunek lagundu dute haren prestaketan, Entitateko langileen %60ak, [Fraternidad-Muprespa](/eu-ES/fraternidad-muprespa) profesionalak, lantalde, elkarrizketa, bilera eta inkesten bidez parte hartzeko aukera izan dutenak. Alderdirik baloratuena “Interesatutako eragileei zerbitzu nabarmena eskaintzea” izan da, eta horrek erakusten du Fraternidad-Muprespako profesionalek Mutualitatearen [ misio eta ikuspegi](/mision-vision-y-values) rekin bat egiten dutela.

Parte-hartze horren ondorioz, hirurteko honetan Mutualitatearen nondik norakoak markatuko dituzten helburu horiek lehenetsi dira. Gaur egun, Mutua lau ildo estrategikotan ari da buru-belarri lanean:

* Kalitatea eta gogobetetasuna.
* Konfiantza sortzea.
* Eraginkortasuna eta errentagarritasuna.
* Giza taldea.

Hiru urte hauetan, [Fraternidad-Muprespa](/eu-ES/fraternidad-muprespa)-ek beste Mutualitate bat izateko erronka jarri dio bere buruari, gure mutualitateen arazoetatik hurbil eta horiek konpontzeko bizkorra.



 

[Plan estrategiko korporatiboa 2018-2019 (2020)](/plan-estrategico-corporativo-2018-2019-2020)