Fraternidad-Muprespa Mutua

Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

TERMINOEN HIZTEGIA

Termino bilatzailea Terminoen hiztegia
Definizioa
 

Datuen Babeserako Espainiako Agentzia (AEPD)

Bilatu web orri osoan
 
Datuen Babeserako Agentzia Espainola.

Datuen Babeserako Agentzia Espainola Zuzenbide Publikoko Erakundea da, berezko nortasun juridikoa du, arlo publiko eta pribatuan gaitasun osoa du eta ez dago Administrazio Publikoen menpe.
Funtzioak:

Nagusia

Datuen babesari buruzko legeak bete daitezen zaintzea eta horien aplikazioa kontrolatzea, bereziki, datuen informazio, erabilera, zuzenketa, aldaketa eta deusestatzeari dagozkionak.

Eragindakoei dagokienez
  • Horien eskaerei eta erreklamazioei erantzuna ematea.
  • Legeak aitortzen dizkien eskubideen berri ematea.
  • Komunikabideen bitartez informazioa hedatzeko kanpainak egitea.
Datuekin lan egiten dutenei dagokienez
  • Legean adierazita dauden baimenak ematea.
  • Zuzenketa neurriak eskatzea.
  • Legezkontrakotasunik egonez gero, datuen tratamendua bertan behera utzi eta datuak ezeztatzea.
  • Zigorra ezartzea.
  • Beharrezko laguntza eta informazioa biltzea.
  • Datuen transferentzia internazionalak baimentzea.
Arauak sortzean
  • Datuen Babeserako Lege Organikoa (LOPD) garatzeko arauen proiektuen txostenak egitea .
  • Datuen babesaren arloan eragina duten arau proiektuen txostenak egitea.
  • Trataerak Datuen Babeserako Lege Organikoarekin bat etor daitezen jarraibideak eta aholkuak ematea.
  • Fitxategien erabileraren segurtasunari eta kontrolari buruzko gomendioak ematea.
Telekomunikazio arloan
  • Abonatuek eta erabiltzaileek komunikazio elektronikoen arloan (posta elektroniko bidez edo antzeko komunikazio elektronikoko tresna bidez eginiko eskatu gabeko komunikazio komertzialen bidalketak barne) dituzten eskubide eta bermeak babestea.
Bestelako funtzioak
  • Tratamenduak iragartzeaz arduratzea, urtero horien zerrenda bat argitaratuz (CD).
  • Nazioarteko Lankidetza.
  • Arlo honetako foro internazionaletan parte hartzea.
  • Funtzio Estatistiko Publikoaren Legean ezarrita dagoena kontrolatu eta zaintzea.
  • Urteroko Memoria egitea, Justizia ministroak gorteetan horren berri eman dezan.
Informazio zabalagoa nahi izanez gero agentziaren web orria kontsulta daiteke (https://www.agpd.es)
 
 
subir