Fraternidad-Muprespa Mutua

Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

TERMINOEN HIZTEGIA

Termino bilatzailea Terminoen hiztegia
Definizioa
 

Gizarte Segurantzaren Esku Hartze Institutua (IGSS)

Bilatu web orri osoan
 
Gizarte Segurantzaren Esku Hartze Orokorra.

Gizarte Segurantzaren Administrazioaren zuzendaritza zentroa. Hau Gizarte Segurantzaren Sistemaren kontuhartzailetzaz eta finantza kontrolaz arduratzen da.
Gizarte Segurantzaren Esku Hartze Orokorrak Zuzendaritza Orokorraren funtzioa betetzen du, Estatuaren Administrazioaren Parte Hartze Orokorraren menpe eta Gizarte Segurantzaren Estatu Idazkaritzari atxikia dago.
Gizarte Segurantzako Esku Hartze Orokorraren arduradun nagusia Errege Dekretu bidez izendatzen da, Lan eta Gizarte Gaietarako ministroak eta Ogasun ministroak proposatuta, eta Estatuko Administrazioaren Esku Hartze Orokorraren arduradun nagusiaren ekimenez.

Funtzioak eta Eskumenak
Gizarte Segurantzaren Esku Hartze orokorrak ondorengo alorrei dagozkien funtzioak eta eskumenak izango ditu:
  • Barne-kontrola; kontu-hartze funtzioa eta finantza kontrola. Gizarte Segurantzaren Esku Hartze Orokorraren barne kontrolaren erregimena garatzen du otsailaren 16ko 706/1997 Errege Dekretuan adierazitakoaren arabera.
  • Alde batetik, Gizarte Segurantzaren alorrean kontabilitate publikoa zuzentzea, irailaren 23ko 1091/1988 Lege errege-dekretuak onartutako, eta abenduaren 30eko 13/1996 Legearen 74. artikuluan aldaketak egin zaikion Aurrekontuen Lege Orokorraren testu bategineko 151.artikulua jarraituz; Estatuko Administraritzaren Esku Hartze Orokorrak kontu-hartze alorrean dituen eskumenak eta funtzioak eragotzi gabe. Eta bestetik, Gizarte Segurantzaren Erakunde Kudeatzaileen eta Zerbitzu Komunen kontu-hartzea, Errege dekretuan adierazitakoaren arabera.
  • Bere kontrol funtzioen menpeko kudeaketa erakundeentzako aholkularitza lana egitea.
  • Gizarte Segurantzaren Esku Hartze Orokorra, Gizarte Segurantzaren Erakunde Kudeatzaileen eta Zerbitzu Komunen esku utzitako esku-hartzeak zuzentzeaz arduratzen da, eta beraz, koordinazio lana eginez, beren funtzioak egiteko jarraibideak eta aholkularitza emango die.
Gizarte Segurantzaren Esku-hartze Orokorraren egitekoak izango dira honako hauek ere;
  • Hitz eta boto bidez parte hartzea gehiengoarekin adostasunez ordezkaritza duen taldeko organoetan.
  • Gizarte Segurantzaren Aurrekontua egiteko eta Gizarte Segurantza osatzen duten zuzendaritza eta tutela erakundeek ezarritako arauen txostena egitea.
  • Diputatuen Kongresuko eta Senatuko Aurrekontu Batzordeetara Gizarte Segurantzaren Sistema osatzen duten erakundeen aurrekontuen betearazpenari buruzko informazioa bidaltzea.
  • Indarrean dagoen araudiak ezartzen dituen bestelako funtzio eta eskumenak betetzea.

 

Lotutako hitzen zerrenda

 
 
subir