Fraternidad-Muprespa Mutua

Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

TERMINOEN HIZTEGIA

Termino bilatzailea Terminoen hiztegia
Definizioa
 

Prestazioen Zenbatekoa

Bilatu web orri osoan
 
Prestazioen zenbatekoa langileak duen oinarri arautzailearen, gertakariaren eta bajaren iraupenaren araberakoa izango da. Oro har, nahiz eta langilearen erregimenaren araberako salbuespenen bat egon, prestazioa hiru motatakoa izan daiteke:

a. Aldi baterako Ezintasuna.
Hori da ohikoena. Hau kalkulatzeko medikuak baja eman eta hurrengo egunetik aurrerako oinarri arautzailearen %75 hartzen da kontuan. Mutuak ordaindu beharko du prestazio osoa.

b. Aldi baterako Ezintasuna langabezian.
Gertakaria dena delakoa izanda, legean adierazita dauden bitartekoen bidez Enpresan baja eman eta langabezia egoerara pasatzen diren langileei Mutuak subsidioa ordaindu beharko die.

2002ko urtarrilaren 1etik aurrera, lege aldaketa bat izan da eta subsidio honen baldintzak eta kalkulatzeko modua aldatu dira; beraz, Aldi Baterako ohiko Ezintasunagatiko subsidiotik bereizita geratu zen. Hala, Aldi Baterako Ezintasuna Langabezia egoerako subsidioa INEMek langabezia subsidioa kalkulatzen duen arauen arabera kalkulatzen da: lehendabiziko 180 egunetan langabeziaren oinarri arautzailearen %70 jasoko du, eta 181. egunetik prozesua amaitu bitarte %60. Aipaturiko kalkulu horiei, lanbide arteko gutxieneko soldataren eta langilearen familia egoeraren arabera, gehieneko eta gutxieneko muga batzuk aplikatuko zaizkie.

Gehieneko Gutxieneko Egoera (SMM)
Seme-alabarik gabe lanbide arteko gutxieneko soldata (LGS) % 170 lanbide arteko gutxieneko soldata (LGS) % 75
Seme-alaba bat LGS % 195 LGS % 100
2 seme-alaba edo gehiago LGS % 220 LGS % 100
c. Aldi baterako Ezintasunaren luzapena
Zenbait kasutan langileek medikuaren alta jaso ondoren ere Ezintasun Iraunkorraren prestazioa jasotzen jarrai dezakete, gehienez ere baja medikoa hartu zenetik 30 hilabetera arte. Horrelakoetan, langileak medikuaren alta baduenez, Aldi Baterako Ezintasunaren ordainketa jasotzeko ez du medikuaren egiaztagiririk behar, prestazioen arduradunaren esku geratuko da hori.
Kasu horiek bi motatakoak izan daitezke:
  • Epea amaitzea: 18 hilabete bajan eman dituen langile orori, baja epea amaitu zaiola eta alta eman zaiola jakinaraziko zaio, nahiz eta sendatze-tratamendua jasotzen jarraitu, eta sendatu arte eta/edo ezintasuna aitortzen zaion arte Aldi Baterako Ezintasunaren luzapena izango du eta prestazioa jasotzen jarraituko du.
  • Ezintasun proposamena: Langile batek baja prozesuan gaixotasunak ondorio txarrak utzi baldin badizkio, medikuaren ezintasun proposamenagatiko alta jasoko du, eta hori izango da Ezintasun Iraunkorra kalifikatzeko prozesuaren lehen pausoa.
Enpresak horietako egoeraren batean dagoen langileari baja eman diezaioke beragatik kotizatu beharrik ez izateko. Horrela gertatuz gero, langileak zuzenean jasoko luke Aldi baterako ezintasunagatiko prestazioa. Halere, 2002ko urtarrilaren 1etik aurrera, 18 hilabeteko epe hori amaitu baino lehen gertatzen diren ezintasun proposamenagatiko alta kasuetan ondoren Ezintasun aitorpenik ez badago, Enpresak igarotako denbora tarteari dagokion kotizazioa egin beharko du.
 
 
subir