Fraternidad-Muprespa Mutua

Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

TERMINOEN HIZTEGIA

Termino bilatzailea Terminoen hiztegia
Definizioa
 

Estatuko Aldizkari Ofiziala (BOE)

Bilatu web orri osoan
 
Estatuko Aldizkari Ofiziala, Presidentetza Ministerioari atxikitako erakunde publikoa, Aldizkari Ofiziala eta Merkataritza Erregistroaren Aldizkari Ofiziala argitaratu, banatu eta saltzen du eta, horrez gain, errepertorioak argitaratu, lege idazkiak bildu eta Ministerioek, organismoek eta erakunde publikoek eskatutako argitalpen ofizialak egiten ditu.
Estatuko Aldizkari Ofizialaren Erakunde Autonomoaren egitekoa da:
  • Estatuko Aldizkari Ofiziala argitaratu, banatu eta saltzea.
  • Merkataritza Erregistroaren Aldizkari Ofiziala argitaratu, banatu eta saltzea, Merkataritza Erregistroaren araudian atal, formatu, aldizkakotasun eta gainerakoei buruz adierazita dagoenari jarraituz.
  • Interes bereziko xedapenen errepertorio, bilduma, lege idazki eta gehigarriak, nahi bezalako euskarrian argitaratzea.
  • Azterketa zientifiko edo teknikoak argitaratzea, bai ekimen propioz, bai eta Estatuko Administrazio Orokorraren erakundeekin edota erakunde publiko edo pribatuekin hitzartutako akordioei erantzunez.
  • Ministerioen, organismoen eta bestelako erakunde publikoen lan ofizialak argitaratzea.
  • Estatuko Aldizkari Ofiziala, Merkataritza Erregistroko Aldizkari Ofiziala eta bestelako legegintza-argitalpenak oinarri hartuta, datu baseak sortzea.
  • Erakundearen beraren lanak eta beste Administrazioek edota erakunde ofizialek argitaratutako lanak banatu eta merkaturatzea, eginkizun horri begirako hitzarmenen baldintzak jarraituz.
 
 
subir