Fraternidad-Muprespa Mutua

Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

TERMINOEN HIZTEGIA

Termino bilatzailea Terminoen hiztegia
Definizioa
 

Lan-Istripuen Jakinarazpena

Bilatu web orri osoan
 
Enpresaburuak laneko istripu eta gaixotasunei erantzuteko kontrataturiko Erakunde kudeatzaileari edo Mutuari dokumentu ofizial honen bitartez lan istripua gertatu dela, non eta nola gertatu den eta ondoriorik izan duen jakinarazten dio. Istripua gertatu den egunetik edo baja medikoa hartu den egunetik bost eguneko epean bidali beharko da (istripua gertatu zeneko eguna kontuan hartu gabe), egun bateko lanaldia ez betetzea eragiten duen laneko istripu edo gaixotasunen kasuan.

Nahiz eta baja medikoen jakinarazpen gehienak geure zentroetako medikuek edo itundutako zentroetako medikuek egindakoak izan, eta langileak osasun zentroan enpresak emandako laguntza eskaera-orria eraman, enpresak Laneko Istripu Jakinarazpena aurkeztea ezinbestekoa da lan istripuak eragindako aldi baterako ezintasunagatiko prestazioa jaso ahal izateko, eta hala adierazita dago 1987ko abenduaren 16ko Aginduan.

Enpresak egiten duen Lan Istripuaren Jakinarazpena langileak laguntza eskaeran erantzundako galdetegiko datuen egiaztagiria da; istripua nola, noiz eta non gertatu zen azaltzen duen zinpeko adierazpena da, eta horrez gain langileari zein enpresa edo lan zentroari buruzko datuak, bai eta datu asistentzialak eta ekonomikoak agertzen dira bertan.

Azaldu dugun bezala istripu jakinarazpen hau enpresak osatu eta sinatu behar du eta Mutuari helarazi beharko dio baja medikoa hartzen denetik hurrengo 5 egun baliodunak baino lehen. Honek jakinarazpena jasotakoan, kodifikatu egingo du eta akatsen bat egonez gero enpresari bidaliko dio berriz ere, beste bost egun baliodunen tartean behar bezala bete eta akats zuzen ditzan.

Mutuak istripua jasan duen langilearen probintziako lan agintaritzaren aurrean, jakinarazpena behar bezala osatuta jaso den egunetik hasi eta hamar egun baino lehen, aurkeztuko du Lan Ministerioaren Informatika eta Estatistika Zuzendaritza Orokorrari dagokion alea eta lan agintaritza propioari dagokiona.

Enpresei egiteko hori errazteko, laguntza bertako osasun zentro batean jaso duten langileen kasuan, gure sisteman jasota dauden datuak beteak dituen kopia bat emango zaio ahalik eta datu gutxien bete behar izan ditzan eta beharrezko egiaztapenak egin ondoren sinatu dezan.

Funtsezkoa da enpresak Lan Istripuaren jakinarazpena egitea, beharrezkoa baita Aldi Baterako Ezintasunagatiko prestazioa jasotzeko, eta hori egin ezean lan agintaritzak dagokion zigorra ezarriko dio.

Laneko istripu Jakinarazpenik gabe Mutuak ez dio ABE aitortuko langileari, Erakunde Kudeatzailearen ebazpena edo epaia dagoenean salbu.
 
 
subir