Mutua Fraternidad-Muprespa

Utilizamos cookies para garantir o correcto funcionamento do noso portal web, mellorar a seguridade e obter unha maior eficacia e personalización dos servizos ofrecidos aos Usuarios. Se continúa navegando ou pulsa o botón "ACEPTAR", consideramos que acepta o seu uso. Pode obter máis informació na nosa POLÍTICA DE COOKIES.

Desexa que o seu navegador recorde a decisión de declinar o uso de cookies?
Se decide que o sistema recorde a súa preferencia, a cookie que almacena esta información quedará no seu ordenador de forma permanente.

nola izapidetu behar da atzerrira joandako langilearen osasun laguntza?

oharra

Izapideak... Langilea joan aurretik egin beharreko izapideak ezberdinak dira herrialdearen arabera.

Halaber, egin beharreko administrazio izapideari buruzko informazio gehiago Gizarte Segurantzan eskura dezakezue, telefonoz edo webgunearen bidez.

JOAN AURREKO IZAPIDEAK

Kasu guztietan, langileak edo enpresaburuak TA-300 inprimakia ("Gizarte Segurantza Aplikagarriaren Legediari buruzko Informazio Eskaera") izapidetu beharko du Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren edozein ordezkaritzatan.

Eredu hau enpresaburu batek langile bat aldi batez beste herrialde batera lanera bidaltzen duenean baina Gizarte Segurantzaren Espainiako legedia aplikagarri izan daitekeenean betetzen da, baita norberaren konturako langileak aldi batez beste herrialde batera lanera joaten direnean baina Norberaren Konturako Langileen Erregimen Berezian alta egoeran jarrai dezaketenean ere. Orobat, aldi berean edo txandaka Europar Batasuneko eta Europako Esparru Ekonomikoko herrialde batean baino gehiagotan eta Suitzan besteren edo norberaren kontura lan egiten denean ere beteko da.

Aurretiko gainerako izapideak xede herrialdearen araberakoak dira. Honela sailkatzen dira:

Erkidegoko araudia aplikatu beharra duten herrialdeak:

  • Europar Batasuneko (EB) herrialdeak: Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Txekiar Errepublika, Zipre, Kroazia, Danimarka, Eslovakia, Eslovenia, Espainia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Hungaria, Irlanda, Italia, Letonia, Lituania, Luxenburgo, Malta, Herbehereak, Polonia, Portugal, Erresuma Batua (Gibraltar), Errumania eta Suedia.
  • Europako Esparru Ekonomikoko (EEE) herrialdeak: Islandia, Liechtenstein eta Norvegia.
  • Suitza

Herrialde horietara lekualdatuz gero, enpresak edo norberaren konturako langileak, aipatu TA-300 inprimakiaren bidez, A1 inprimakia ("Legedi aplikagarriaren ziurtagiria") egiteko eskatuko dio Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrari (GSDO). A1 inprimakiak dio langileak Gizarte Segurantzaren Espainiako legediaren menpe jarraitzen duela Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko estatu kide batean edo Suitzan lanean egon arren, eta, beraz, dagokion herrialdeko Gizarte Segurantzari kotizatzetik salbuetsita dagoela.

Horrez gain, langileek indarrean dagoen Europako Osasun Txartela (EOT) ere izan behar dute. Txartela edo berritzea Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalean (GSIN) eskatu behar da.

Langileak ez badu Europako Osasun Txartela (EOT), Ordezko Behin-behineko Ziurtagiria (OBZ) eskatu ahal izango du Gizarte Segurantzaren Bulego Birtualean ziurtagiri digitalaren edo NAN elektronikoaren bidez.

Langilea Frantziara joaten denean, CLEISS galdera-sorta ere erantsi behar da, dagokion izapidea egin ahal izateko herrialde horretako erakunde eskudunak eskatzen duena.

Hamabi hilabeteko gehienezko joanaldia amaitutakoan besteren edo norberaren konturako langileak beste herrialdean lanean jarraitu behar badu, enpresak edo norberaren konturako langileak Gizarte Segurantzaren Espainiako legedia aplikatzen jarraitzeko luzapena eskatu beharko du, EE Araudi aplikagarriaren arabera dagokion inprimakiaren bidez (A1, E-101 edo E-102).

Aldebiko kontratua duten herrialdeak:

  • Asistentzia sanitarioa barne:
    Andorra, Brasil, Txile, Maroko, Peru eta Tunisia
  • Asistentzia sanitariorik gabe:
    Argentina, Australia, Kanada, Cabo Verde, Kolonbia, Korea, Dominikar Errepublika, Ekuador, Ameriketako Estatu Batuak eta Puerto Rico, Filipinak, Japonia, Maroko (nazionalitate hori duten langileak izan ezik), Mexiko, Paraguai, Peru, Errusia, Tunisia (tunisiar nazionalitateko langileak izan ezik), Ukraina, Uruguai, Venezuela, Erresuma Batuko Man edo Jersey uharteak eta Suitza (EBko nazionalitatea ez dutenentzat).

Egoera hauetan, enpresak TA-300 eskaera eredua bete beharko du eta, horrekin batera, helburuko herrialdearen arabera dagokion inprimakia.

Turkiara joanez gero, TA-300 inprimakia eta langileak Turkiara joan ahal izateko dagokiona eskatu beharko dira.

Lekualdatze guztietarako gomendagarria da enpresak edo langileak gaixotasun arruntaren estaldurak dituen aseguru pribatu bat ituntzea, lanaz kanpoko patologiak izanez gero asistentzia sanitarioaren kostua ordaintzeko, Fraternidad-Muprespak ez baititu halakoak estaltzen eta, ondorioz, mutualitateak ezin izango baititu horien kostuak itzuli.

ASISTENTZIA SANITARIOA ATZERRIAN LANEKO ISTRIPUA IZANEZ GERO

Atzerrira joandako langile batek izandako laneko istripu batek baldintza berdinak bete behar ditu onartu ahal izateko eta lurralde nazionalean izandako laneko istripu baten estaldura asistentzial berberak ditu.

Laneko istripua izanez gero, langileak horretarako ezarritako telefono zenbakira dei dezake, eta gertatutakoaren berri eman. Mediku talde batek egoera baloratuko du. Kasu arinetan, hurbilen dagoen osasun zentro publikora joatea gomendatuko da. Beharrezkoa izanez gero, eta larritasunaren arabera, osasun zentro publiko batera eramango da langilea eta, ondorioz, dagoen herrialdeko osasun sistemaren menpe geldituko da.

Kasu larrietan edo ospitaleratzea beharrezkoa denetan, telefono bidezko arreta zerbitzua dagozkion txosten medikoak eskatzeaz arduratuko da eta horiek Fraternidad-Muprespari bidaliko zaizkio prozesuaren segimendua egiteko.

Asistentzia EBko edo EEEko herrialdeetan, Suitzan edo asistentzia sanitarioa eskaintzen duen aldebiko hitzarmena dutenetan.

Langileak, behar izanez gero EOT aurkeztuta, osasun zerbitzu publiko edo itunduetan jasoko dute arreta. Zerbitzuek dagozkion erakunde ofizialen bidez egingo dute fakturazio izapidea (GSIN Espainian eta erakunde analogoa helburuko herrialdean).

Helburuko herrialdean osasun sistema publikotik at osasun zentro pribatuak erabiliz gero, langileak edo enpresak bere gain hartu beharko du jasotako asistentzia sanitarioaren kostua eta ez zaizkio gastuak itzuliko, hil edo biziko kasuetan izan ezik.

Asistentzia sanitarioa halakorik barne hartzen ez duen aldebiko hitzarmena duten herrialdeetan eta munduko gainerako herrialdeetan.

Istripua izan duten langileek osasun zerbitzu publikoak ere erabili beharko dituzte eta jasotako asistentzia sanitarioaren zenbatekoak erabili. Mutualitateak zenbateko horiek itzuliko ditu, baldin eta laneko istripua bada, ziurtagiri egokiak aurkeztu ondoren.

ABERRIRATZE SANITARIOA

ABERRIRATZE GASTUAK ordaintzerakoan, zuzenean mutualitateak berak antolatutako, mutualitateak eskatuta egindako edo mutualitateak aurrez baimendutako ebakuazioak bakarrik hartuko dira kontuan; zerbitzu medikoak erabakiko du komenigarria den ala ez gaixoak lekualdatzea edo aberriratzea.

Fraternidad-Muprespak laguntza prozesuaren parte gisa egindako lekualdatze edo aberriratzeek eragindako gastuak bakarrik hartuko ditu bere gain, baldin eta medikuak hala agindu badu eta egoera klinikoak onartzen badu. Langileak hasierako tratamendua edo tratamendu osoa atzerrian jaso badezake eta/edo ez badago arrazoi medikorik gaixoa itzultzeko (baja medikoan badago ere eta osatze prozesuak iraun bitartean etxera itzuli nahi badu ere), mutualitateak legez ezin izango ditu bere gain hartu lekualdatze horren gastuak eta enpresak ordaindu beharko ditu, aberriratze ez-sanitario bat izango bailitzateke.

subir