Aldi baterako ezintasuna

Gaixotasun arrunt edo profesionala zein istripua izanez gero, lanekoa izan edo ez, eta lanerako ezindua gertatuz gero, Gizarte Segurantzako osasun laguntza jasotzen den bitartean subsidio jasotzeko eskubidea du, gehienez ere 12 hilabetez, 6 hilabeteko luzapena izan dezake 6 hilabete horietan sendatzeagatiko medikuaren alta lor daitekeela uste baldin bada. Aldi baterako ezintasun egoera erabaki dezaketenak dira, era berean, laneko gaixotasunagatiko ikuskatze aldiak, baja lanean emanez gero, gehienez ere sei hilabeteko iraupenarekin, beste sei hilabetez luza daitekeelarik, gaixotasuna aztertu eta diagnostikatzeko beharrezkoa ikusten bada. Aldi baterako ezintasuna lan kontratua eteteko arrazoietariko bat da.